Aplikazioari buruz

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroarekin lankidetzan, webgune berria sortu du hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko, covid-19k eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.

Herritarrei, gizarte zerbitzuetako profesionalei eta Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalei zuzenduta dago.

Gordailu bakar batean bildu dira laguntza berriak, lehendik dauden laguntzen aldaketak, karga-arintzeak, moratoriak eta luzapen automatikoak hainbat arlotan, batez ere, oinarrizko premietan eta etxebizitzaren alokairuan. Informazioa etengabe eguneratzen da, ia egunero gertatzen ari diren arau-aldaketei eta -garapenei erantzuteko.

Webguneak hainbat irizpideren arabera, laguntzen bilaketak egiteko aukera ematen du, eta, behin interesgarriak izan daitezkeenak aurkitu ondoren, laguntza bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen du (hartzaileak, zenbatekoa, iraupena, bateraezintasunak, sartzeko baldintzak, organo kudeatzailerako estekak, prozedura, datak, etab.)

Web orriaren funtzionamenduari buruzko kontsultaren bat baduzu, honako kontsulta eskabide honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan. Baina laguntzak nola eskatu behar diren inguruko edozein duda baduzu, aukera onena erroldatuta dagoen udaleko gizarte-zerbitzuekin harremanetan jartzea izango da, profesionalek zuen egoera ezagutu eta aztertu ahal izan dezaten.