Gizarte-larrialdiko egoeran dauden herritarrak (etxebizitza mantentzea eta oinarrizko premiak).

Araudiak adierazitako betekizunak, ez da salbuespenik aurreikusten baldintzak eta betebeharrak betetzean.4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa (EHAA 27zk/2011), Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa.

Araudiaren arabera.

Laguntzaren helburuaren eta bizikidetza-unitatearen ezaugarrien arabera.

Aurrekontu-kreditua agortu arte, 15 milioi eurotan handitu baita 2019 urtearekiko (42,5 milioi guztira), 2021rako

Araudiak zehaztutakoak.

Prozedura arrunta: udal bakoitzeko erreferentziazko oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta zerbitzu profesionalen bidez.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eusko Jaurlaritzak, 2020an, 16 milioi euro gehitu zituen GLLetarako, eta 43,5 milioi eurora igoz. 2021ean igoera 15 milio eurotan mantendu zen. 2022an aurrekontua 41,5 miloikoa da, eta balioak igo dira, elektrizita eta gas gastuen laguntzak indartuz. Familia batek jaso ahal izango duen diru kopurua 900 eurotik 1.500-ra igo da. 

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2022/01/04

  • DBE jasotzen duten pertsonak.
  • Herritarrak.

Araudiak adierazitako betekizunak, ez da salbuespenik aurreikusten baldintzak eta betebeharrak betetzean.
147/2010 Dekretua, maiatzaren 25ekoa, diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoa (EHAA, 114/2010 zk.).

Araudiaren arabera.

  • DBE: 693,73 euro- 1.074,53 euro
  • EPO: 250 euro

Hilean behin.

Jaso beharreko zenbatekoa honela kalkulatzen da: bizikidetza-unitateko kide-kopurua, kideren baten pentsiodun izaera eta bizikidetza-unitateak jasotzen dituen diru-sarrerak.

Prozedura aldaketa alarma-estatuaren egonaldian eta haren luzapenetan egongo da indarrean. 

Enplegu-eskaera guztiak automatikoki berrituko dira 2020ko irailaren 31ra arte, egun hori barne.

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak lehentasuna eman die Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eskaera berrien tramitazioei eta berriz hasteei, azken asteetan prestazioa kobratzeko sortzen ari diren itxaronaldiak minimizatze aldera. Aurrez aurreko arreta bertan behera uzteak eragindako egoeraren aurrean, Lanbidek erabaki du prestazioen hartzaileek dagokien errenta kobratzen jarraitu ahal izatea, Etxebizitzako Prestazio Osagarria barne, halakorik dagoenean.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (EPO DBEaren osagarri gisa eskatzen da): DBEaren izapidetzea bermatzen da:

  • Kredentzial elektronikoak badituzu, Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektroniko Orokorrean erregistratu ahal izango duzu eskaera berri bat, diru-sarrerak bermatzeko errentaren itzulketa edo jakinarazpen baten dokumentazioa.
  • Kredentzial elektronikorik ez baduzu, DBE Dokumentazioa Eskatzeko eta Emateko formularioaren bidez bidal dezakezu beharrezko dokumentazioa. DBEren administrazio-jakinarazpenak

Correos-ek aplikatutako salbuespenezko neurriak direla eta, zure DBE espedientearen jakinarazpenak eskura ditzakezu nire DBE/Nire espedientea menuko ebazpenen blokean, Nire Lanbideneten barruan.

 

Enplegu-eskaria:

  • Lanbiden izena emanda dauden pertsonak: eskaeraren egoera aldatzea, bajatik altara igaroz, Nire Lanbidenet bidez.
  • Aurrez izena eman ez duten pertsonak: honako esteka honetan izapidetzeko inprimakia.

Eskaera eta izapidetzeko beharrezko dokumentazioa eskuratzeko aukera eman da.

Efektuen hasiera da

Martxoaren 27a.

Aurreikusitako kobratze data

Eskaera egin eta bi hilabetera.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/09/07

Adingabeak edo ardurapeko pertsonak dituzten familiak.

Onuradunak:

  • Aitatasun eta amatasun baimenak dituzten gurasoak, kontratua etenda dutenak.
  • Adingabeak eta/edo mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko eszedentziarako edo lanaldi-murrizketarako laguntzak jasotzen dituzten pertsonak, baldin eta hezkuntza-zentroak edo arreta-zentroak ixteak eragiten badie.

Baldintzak (aldatuak):

  • Orain arte 59 egunekoa zen gutxieneko aldiaren baldintza ezabatu egingo da, baldin eta zentroen itxierarekin edo diagnostikatutako pertsonek isolatuta egon behar duten denborarekin bat badator.
  • 14 urtetik beherakoei eszedentzia hartzeko eta lanaldia murrizteko laguntzetan estaliko dituen adingabeak zaintzeko laguntzetan adina handitu egingo da.

Hilean behin.

Hezkuntza-jarduera presentzialari eta haren zerbitzuei berriz ekin arte edo diagnostikatutako pertsonek isolatuta egon beharrik ez duten arte.

Efektuen hasiera da

Atzeraeraginezko izaera zentroak itxi ziren egunetik edo diagnostikatutako pertsonek isolatuta egon behar dutenetik.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/04/04

Errentariak (Alokairuko parke publikokoak)

Onuradunak:

Zaurgarritasun ekonomiko egoeran dauden pertsonak zeinak:

  • Etxebizitza-parke publikoko etxebizitza baten errentamendu-kontratu baten titularrak diren, kontratua martxoaren 14a baino lehenagokoa izanik.
  • Zuzkidura bizitokien onuradunak diren.
  • Merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programaren errentariak.

Etxebizitza-parke publikoak ondoko erakundeen etxebizitzak hartzen ditu bere baitan:

  • Eusko Jaurlaritza.
  • Alokabide.
  • Bizigune eta Gaztelagun.
  • Indarrean dauden babes-formuletako edozeinetan alokairuan lagata dituzten beste eragile publiko eta pribatu batzuk.

Baldintzak:

Pertsona bat zaurgarritasun ekonomiko egoeran aintzatetsiko da baldin eta:

  • Langabezian gelditu bada (ERTE edo bestelakoak) o,
  • % 40koa edo handiagoa den diru-sarreren galera edo salmenten beherakada jasatea.
  • Bi kasuetan, errentaria den pertsonak edo bizikidetza-unitateak ordaindu beharreko alokairuaren zenbatekoaren eta komunitate-gastuen batura, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiaren arabera kalkulatutako urteko diru-sarrera haztatuen % 30a baino handiagoa izatea.
  • Gisa honetako laguntzarik eskatu ez izana.

Urteko diru-sarrera haztatuen kalkulua bizikidetza-unitatearen diru-sarrerei koefiziente murriztaileak aplikatzean oinarritzen da, ondorengo hauen arabera: kide kopurua, guztizko diru-sarreren % 20tik gorako ekarpenak egiten dituzten kide kopurua eta diru-sarreren jatorria: lan-soldata edo langabezia-prestazioa.

Hilerokoa (apirila, maiatza, ekaina).

3 hilabete (apirila, maiatza, ekaina).

  • EPE, Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoa.
  • EPO, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria.
  • Administrazio publikoak edo beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman ditzakeen helburu bereko beste laguntza batzuk.

Presentziala: 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako organoetan (posible denean).

Telematikoki:

Eskaera egiteko epea
  • 2020ko apirilaren 3tik 2020ko maiatzaren 31ra arte edo,
  • Alarma-egoera amaitu eta hilabetera arte.

 

Ebazpena: hiru hilabeteko epean, eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita.

 

Efektuen hasiera da

Apirilaren 3a.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/09/04

  • 18-35 urte bitarteko gazteak.
  • Autonomoak.
  • Langabetuak.
  • ERTE.

Onuradunak:
Zaurgarritasun-ekonomiko egoeran dauden Gaztelagun programaren onuradunak.

Baldintzak:
Pertsona bat "zaurgarritasun-ekonomiko egoeran" aintzatetsiko da baldin eta:

  • Langabezia egoeran (ERTE eta bestelakoak) gelditu bada edo,
  • % 40eko edo hortik gorako diru-sarreren galera edo salmenten beherakada jasaten badu.
  • Bi kasuetan, ordaindu beharreko errentaren zenbatekoa gehi komunitate-gastuak eta oinarrizko hornidurak, errentaria den pertsonaren edo bizikidetza-unitatearen diru-sarreren% 30 baino gehiago izatea, babes ofizialeko etxebizitzari buruzko araudiaren arabera kalkulatuta. Komunitate-gastuak eta oinarrizko hornidurak hilean 79 euro-tan balioesten dira bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona bakoitzeko, edo, bestela, hilean 187,4 euro etxebizitzako (irizpide aplikagarria pertsonarentzat edo bizikidetza-unitatearentzat onuragarriena dena izango da).

 

Urteko diru-sarrera haztatuen kalkulua bizikidetza-unitatearen diru-sarrerei koefiziente murriztaileak aplikatzean oinarritzen da, ondorengo hauen arabera: kide kopurua, guztizko diru-sarreren % 20tik gorako ekarpenak egiten dituzten kide kopurua eta diru-sarreren jatorria: lan-soldata edo langabezia-prestazioa.

  • Erantzukizunpeko adierazpena.
  • Eskabide-orri normalizatua (www.euskadi.eus/servicios/11022401).

Aldakorrak diren hileroko errenta mugetara iritsi arte:

  • 750 euro, hiriburuetan.
  • 650 euro, 10.000 biztanletik gorako udalerrietan.
  • 600 euro, gainontzeko udalerrietan.

Hilerokoa (apirila, maiatza eta ekaina).

Aurretiko diru-laguntzen osagarriaren kalkulua hileroko errenta mugetara iristeko.

 

3 hilabete (apirila, maiatza, ekaina). 2,5 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

  • EPE, Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoa.
  • EPO, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria.
  • Alokairurako GLL
  • Administrazio publikoak edo beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman ditzakeen helburu bereko beste laguntza batzuk.

Presentziala:
39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako organoetan (posible denean).

Telematikoki:

Gaztelagun laguntza-programaren onuradunek aldi baterako eta salbuespenezko laguntza osagarri bat jaso ahal izango dute, aitortuta zuten diru-laguntzaren osagarri gisa, etxebizitzaren hileko errentaren mugetara iritsi arte. Laguntza hilerokoa izango da apirila, maiatza eta ekainerako.

Eskaera egiteko epea
  • 2020ko apirilaren 3tik 2020ko maiatzaren 31ra arte edo,
  • Alarma-egoera amaitu eta hilabetera arte.
  • Ebazpena: Hiru hilabeteko epean, eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita.
Efektuen hasiera da

Apirilaren 3a.

Aurreikusitako kobratze data

Ikus erakunde kudeatzailearen esteka.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/09/07