Autonomoak.

Ohiko etxebizitza ez den beste erabilera baterako alokairu bati aurre egiten dioten langile autonomoak, nahiz eta jabea etxebizitzaren enpresa edo erakunde publiko bat edo edukitzaile handi bat ez izan, eta haien jarduera eten bada edo diru-sarrerak nabarmen murriztu badira Covid19-aren ondorioz. 

"Etxebizitzaz bestelako erabilerarako alokairua" da (Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 3. artikulua): sasoiko hiri-finkak edo industria-, merkataritza-, artisautza-, lanbide-, jolas-, laguntza-, kultura- edo irakaskuntza-jarduera bat egiteko erabiltzen direnak.

Jarduera ekonomikorako higiezin baten errentari diren langile autonomoak bete behar dituzten baldintzak honako hauek dira (15/2020 Errege-Lege Dekretuaren 3. artikulua):

a) Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo ordezko mutualitateetan afiliatua eta altan egotea 2020ko martxoaren 14an.

b) Alarma-estatuaren adierazpenaren ondorioz jarduera etenda egotea edo,

c) Fakturazioa, atzerapena eskatu aurreko hilabete naturalean, gutxienez %75ean murriztu izana (hilabete horri dagokion hiruhilekoaren hileko batez besteko fakturazioa kontuan hartuz, aurreko urteari dagokionez).

Betekizunak jabearekin egiaztatu behar dira zuzenean:

a) Jarduera etetea: Zerga Administrazioko Estatu Agentziak edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez, eta, beharrezkoa bada, eskatzaileak jarduera uzteari buruz egindako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

b) Jardueraren murrizketa: hasiera batean, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatzen da. Edonola ere, jabeak errentariari murrizketa justifikatzeko kontabilitate-liburuak aurkeztea eska diezaioke.

Hilean behin (gehienez 4 hilabetez).

Atzerapena automatikoki aplikatzen da, alarma-egoeran eta haren luzapenetan (gehienez ere 4 hilabetez luza daiteke).

4 hilabeteko epea amaitzen denetik edo egoera ekonomikoa gainditzen denetik aurrera, 2 urtean, zatika, geroratutako kuotak itzuli behar dira, interesik gabe (betiere, kontratuaren indarraldiaren eta luzapenen barruan).

Eskaera errentariak egingo du zuzenean etxebizitzako enpresa edo erakunde publikoarekin edo jabearekin. Jabeak eskaera onartu behar du, aldez aurretik akordiorik lortu ez bada.

Errentatzailea/errentaria.

Jarduera ekonomikorako higiezin baten errentari diren langile autonomoak, eta errentatzaileak enpresak, etxebizitza-erakunde publikoak edo edukitzaile handi bat ez direnean ere, higiezinaren alokairu-errentaren ordainketa atzeratu edo aldi baterako murriztu beharko da, baldin eta errentariak jarduera utzi badu edo bere diru-sarrerak nabarmen murriztu badira Covid19-aren ondorioz. 

Eskaera egiteko epea

Apirilaren 23tik hilabeteko epean.

Efektuen hasiera da

Eskaera apirilaren 23tik aurrera egin ahal izango da, eta errenta alokairu-errentaren hurrengo hilekotik aurrera atzeratuko da.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/04/26

  • Langabezia.
  • Autonomoak.

Onuradunak:

  • 11/2020 Errege Lege-Dekretuaren 16. artikuluaren arabera "zaurgarritasun egoeran" dauden pertsonak eta ohiko etxebizitzaren hipotekaren ordainketari aurre egiteko zailtasunak dituztenak edo,
  • Ohikoak ez diren etxebizitzak baina alokairu egoeran daudenak, baldin eta jabeak edo errentatzaileak alokairu-errenta jasotzeari utzi badio Alarma-Egoera indarrean jarri denetik edo hura amaitu eta hilabetera arte.

Baldintzak:

11/2020 Errege Lege-Dekretuaren 16. artilukuaren arabera, "zaurgarritasun egoeran" dagoen hipoteka-zordunak honako baldintzak bete beharko ditu:

a) Onuraduna ondoko egoera batera pasa izana:

  • Langabezia.
  • Enpresari edo profesionalen kasuan, diru-sarreren edo fakturazioaren galera nabarmena, gutxienez, %40koa (BEZari buruzko 37/1992 Legearen 5. artikulua).

b) Atzerapena eskatu aurreko hilabetean, familia-unitatearen diru-sarreren guztizkoak ez baditu ondorengoak gainditzen:

  • 1.614 euro, oro har. Kopuru hori 54 euro-tan handitu da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
  • 2.151 euro, ondoko ezaugarri hauetakoren bat duten kideak egonez gero: % 33 edo goragoko desgaitasuna, menpekotasun-egoera, lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorra sortzen dion gaixotasuna. Kopurua 54 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
  • 2.689 euro, hipoteka-zorra duen pertsonak garun-paralisia, gaixotasun mentala, % 33tik gorako adimen-desgaitasuna, edo %65etik gorako ezintasun fisiko edo sentsoriala badu. Era berean, errentariak edo haren zaintzaileak lan-jarduera bat egiteko ezintasuna sortzen dion gaixotasun larri bat badu, kopuru hori aitortuko zaio.

c) Hipoteka-zorraren eta oinarrizko gastu eta horniduren zenbatekoa, familia-unitarearen diru-sarrera garbien % 35 edo handiagoa izatea.

d) Familia-unitatearen egoera ekonomikoa nabarmen aldatu izana, etxebizitza eskuratzeko ahaleginari dagokionez. Hipoteka-karga osoak (19.artikulua) familia errentan dakarren ahalegina, gutxienez 1,3 aldiz biderkatu bada.

a) Legezko langabezia-egoeraren ziurtagiria, jasotako hileko zenbatekoa jasotzen duena.

b) Norberaren konturako langileen jarduera utzi izanaren ziurtagiria.

c) Ohiko etxebizitzan bizi diren pertsonen kopurua (familia-liburua, errolda-ziurtagiria...).

d) Desgaitasunaren, mendekotasunaren edo lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorraren aitorpena.

e) Ondasunen titulartasuna:

  • Familia-unitateko kide guztien Jabetza Erregistroko aurkibide-zerbitzuaren ohar arrunta.
  • Jarduera ekonomikoaren edo etxebizitzaren higiezinaren eskriturak eta hipoteka-bermedun mailegua(k) ematearenak.

f) Alokairuko etxebizitza baten hipoteka-maileguaren hipoteka-zorraren moratoria eskatzen bada eta jabeak errenta jasotzeari utzi badio (19. artikulua), dagokion errentamendu-kontratua aurkeztu behar da.

g) Eskatutako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

Eskatzaileak ezin baditu a) eta f) agiriak aurkeztu, nahikoa izango da dokumentu horien erantzukizunpeko adierazpena egitea. Alarma-egoera eta luzapenak amaitu ondoren, hilabeteko epea izango du horiek aurkezteko.

Hilean behin (3 hilabete luzagarri).

Atzerapena 2020ko irailaren 29a arte eskatu ahal izango da. 

Finantza-erakundearen onuradunak:

  • Atzerapen-eskaera.
  • Kalteberatasun-egoera egiaztatzen duten dokumentuak.

Finantza-erakundearen ebazpena: eskaera egiten denetik, gehienez ere 15 eguneko epean.

Hartzekodunak edo erakunde mailegu-emaileak.

Behin atzerapena aplikatuta, hipoteka izoztu egiten da, hau da, ez da kuotarik ordaintzen eta ez da interesik sortzen neurriak indarrean dirauen bitartean. Ordainketa geroratzea baino ez da: maileguaren epea luzapenak irauten duen hilabeteetan luzatuko da (gutxienez 3 hilabete).

Eskaera egiteko epea

2020ko irailaren 29ra luzatu da amaituko da luzamendua eskatzeko epea.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/09/30

  • Langabezia.
  • Autonomoak.

Onuradunak:

11/2020 Errege Lege-Dekretuaren 16. artikuluaren arabera zaurgarritasun egoeran dauden langile autonomoak eta hipotekaren ordainketari aurre egiteko zailtasunak dituztenak.

Baldintzak:

11/2020 Errege Lege-Dekretuaren 16. artilukuaren arabera, zaurgarritasun egoeran dagoen hipoteka-zordunak honako baldintzak bete beharko ditu:

a) Onuraduna ondoko egoera batera pasa izana:

  • Langabezia.
  • Enpresari edo profesionalen kasuan, diru-sarreren edo fakturazioaren galera nabarmena, gutxienez, %40koa (BEZari buruzko 37/1992 Legearen 5. artikulua).

b) Atzerapena eskatu aurreko hilabetean, familia-unitatearen diru-sarreren guztizkoak ez baditu ondorengoak gainditzen:

  • 1.614 euro, oro har. Kopuru hori 54 euro-tan handitu da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
  • 2.151 euro, ondoko ezaugarri hauetakoren bat duten kideak egonez gero: % 33 edo goragoko desgaitasuna, menpekotasun-egoera, lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorra sortzen dion gaixotasuna. Kopurua 54 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
  • 2.689 euro, hipoteka-zorra duen pertsonak garun-paralisia, gaixotasun mentala, % 33 edo gorako adimen-desgaitasuna, edo %65etik gorako ezintasun fisiko edo sentsoriala badu. Era berean, errentariak edo haren zaintzaileak lan-jarduera bat egiteko ezintasuna sortzen dion gaixotasun larri bat badu, kopuru hori aitortuko zaio.

c) Hipoteka-zorraren eta oinarrizko gastu eta horniduren zenbatekoa, familia-unitarearen diru-sarrera garbien % 35 edo handiagoa izatea.

d) Familia-unitatearen egoera ekonomikoa modu nabarmenean aldatu izana etxebizitza eskuratzeko ahaleginari dagokionez. Hipoteka-karga osoak (19.artikulua) familia errentan dakarren ahalegina gutxienez 1,3 aldiz biderkatu bada.

a) Legezko langabezia-egoeraren ziurtagiria, jasotako hileko zenbatekoa jasotzen duena.

b) Norberaren konturako langileen jarduera utzi izanaren ziurtagiria.

c) Ohiko etxebizitzan bizi diren pertsonen kopurua (familia-liburua, errolda-ziurtagiria...).

d) Desgaitasunaren, mendekotasunaren edo lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorraren aitorpena.

e) Ondasunen titulartasuna:

  • Familia-unitateko kide guztien Jabetza Erregistroko aurkibide-zerbitzuaren ohar arrunta.
  • Jarduera ekonomikoaren edo etxebizitzaren higiezinaren eskriturak eta hipoteka-bermedun mailegua(k) ematearenak.

f) Alokairuko etxebizitza baten hipoteka-maileguaren hipoteka-zorraren moratoria eskatzen bada eta jabeak errenta jasotzeari utzi badio (19. artikulua), dagokion errentamendu-kontratua aurkeztu behar da.

g) Eskatutako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

Eskatzaileak ezin baditu a) eta f) agiriak aurkeztu, nahikoa izango da dokumentu horien erantzukizunpeko adierazpena egitea. Alarma-egoera eta luzapenak amaitu ondoren, hilabeteko epea izango du horiek aurkezteko.

Hilean behin (3 hilabete luzagarri).

Hiru hilabete arte.

Atzerapenaren amaiera: hipoteka-kuoten ordainketa luzatuko da moratoria eraginkorra izan den aldi berean (hala ere, zordunak eta erakunde hartzekodunak beste akordio bat lortu ahal izango dute).

Finantza-erakundearen onuradunak:a:

  • Atzerapen-eskaera.
  • Kalteberatasun-egoera egiaztatzen duten dokumentuak.

Finantza-erakundearen ebazpena: eskaera egiten denetik, gehienez ere 15 eguneko epean.

Hartzekodunak edo erakunde mailegu-emaileak.

Behin atzerapena aplikatuta, hipoteka izoztu egiten da, hau da, ez da kuotarik ordaintzen eta ez da interesik sortzen neurriak indarrean dirauen bitartean. Ordainketa geroratzea baino ez da: maileguaren epea luzapenak irauten duen hilabeteetan luzatuko da (gutxienez 3 hilabete).

Eskaera egiteko epea

Irailaren 29an amaituko da luzamendua eskatzeko epea.

12 hilabeteko moratoria onartu da ekintza turistikoekin lotutako higiezinentzat.

Efektuen hasiera da

Zordunak hartzekodunari eskaera egiaztatua egiten dionetik.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/09/30

  • ABEEE (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea).
  • Ardurapean seme-alabak dituzten langileak.

COVID-19ren ondorioz, ABEE bidez, ezinbesteko- edo ekoizpen-arrazoiengatik lan-kontratua eten edo lanaldia murriztu dieten langileak eta seme-alabak dituztenak ardurapean, SEPEk ardurapeko seme-alaben daturik izan ez arren.

Enpresak egiaztatuko du ABEEE-ren aplikazioa.

Hilerokoa.

Ofizioz erregularizatzen da langabezia-prestazioaren zenbatekoen igoera, ABEEE baten eraginpean dauden eta seme-alabak ardurapean dituzten langileentzat.

  • Lan-kontratuaren etenaldia edo aldi baterako murrizketa amaitu arte.
  • ABEEEaren gehieneko iraupena 2022ko otsailak 28rarte luzatu da. 
  • Langabezia-prestazioa zuzenean eskatzen du ABEEEa izapidetu duen enpresaburuak.
  • SEPEk ofizioz erregularizatuko du eskubidea duten eta ardurapeko seme-alaben daturik ez duten langabezia-prestazioen kopuruen igoera, eragindako pertsonek inolako erreklamaziorik egin behar izan gabe.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE).

Prestazioei buruzko kontsulta gehiago egiteko, SEPEk informazioa erraztu du bere webgunean, alarma-egoeran jarraitzea gomendatzen duten prozedurekin (klikatu hemen).

Enpresak aurkezten ari diren ABEEE bidezko eskaera kolektiboen aitorpenean, hasiera batean, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) ardurapeko seme-alaben inguruan bere sisteman zuen informazioa bakarrik hartu izan du kontuan. Prozedura bizkortzeko, prestazioak aitortuta dituztenean, ofizioz erregularizatuko dute langabezia-prestaziorako eskubidea duten eta ardurapeko seme-alaben daturik ez duten langabezia-prestazioen kopuru igoera.

Efektuen hasiera da

2020ko apirilaren 12a.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2021/10/04

Lan-eszedentziako eta lanaldi-murrizketako egoeran dauden hartzaileak (% 100eko lan-murrizketa berezia eszedentziaren parekoa da), 14 urtetik beherakoak zaindu eta zaindu behar dituztenak, mendekotasuna duten pertsonak, COVID-19 koronavirusak kutsatutako edo isolatutako pertsonak.

Onuradunak:

1. Lan-eszedentzian edo lanaldiaren murrizketan (% 33koa edo handiagoa, lanaldiaren murrizketa berezia barne; lanaldiaren murrizketa berezia % 100era iritsi ahal izango da) dauden langileak, jarraian zerrendatutako edozein pertsonari laguntzeko, arreta emateko eta zaintzeko betebeharrak zuzenean eta modu pertsonalean beren gain hartzeko:

 

a) 14 urtez beherako seme-alabak, edo % 33ko edo hortik gorako dibertsitate funtzionala edo desgaitasun aitortua duten 18 urte artekoak.
b) Besteren mendeko pertsonak, edozein delarik ere aitortu zaien mendekotasun-maila.
c) COVID-19 koronabirusak erasan dien gaixoak (kutsatuak edo isolatuak).

 

2. Zehazki, honako langile hauek izan daitezke laguntzen onuradunak, betiere langile aktiboak badira 2020ko martxoaren 9an:

 

a) Langileen Estatutuaren aplikazio-eremuan dauden besteren konturako langileak, administrazio publikoetako sektore publikoko lan-kontratudunak izan ezik.
b) Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak.

 

Baldintzak:

Kasu guztietan:

 

1. Lan-eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa 2020ko martxoaren 9tik aurrera baliatu izan behar du. Halaber, lanaldiaren murrizketaren kausan, baliteke adierazitako datatik aurrera egokitzea edo aldatzea.

 

2. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta egotea diruz lagundutako jarduketak iraun artean.

 

Horretaz gain, 2020ko martxoaren 9ren aurreko urtean etenik gabe erroldatuta egotea, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.

 

3. Diruz lagundutako jarduketaren ondorioz soldata murriztu izana.

 

4. Era berean:

 

A) Lagundu, artatu eta zaindu beharrekoa langilearen semea edo alaba denean:

 

a) Haren zaintza edukitzea, diruz lagundutako jarduketak iraun bitartean.

b) Harekin bizitzea eta erroldatuta egotea, diruz lagundutako jarduketak iraun bitartean.

Dena dela, ez dago errolda berean egon beharrik ebazpen judizialez ezarritako zaintza partekatua dagoenean: zaintza esleitu zaion pertsonetako edozeinekin erroldatuta egon daiteke adingabea.

c) Hiru urtetik beherako seme-alaben kasuan, adingabeak haurtzaindegi batean matrikulatuta egon behar zuen 2020ko martxoaren 9an.

d) Seme-alabek 14 urtetik gora badituzte, eta % 33ko edo gehiagoko dibertsitate funtzionala edo desgaitasun aitortua badute, ikastetxe batean matrikulatuta egon beharko dute.

 

B) Lagundu, artatu eta zaindu beharrekoa langilearen mendeko senide bat denean:

 

a) Langilearen eta haren mendeko pertsonaren artean 1. edo 2. mailako odolkidetasuna edo 1. mailako ahaidetasuna egon behar du, edo ezkontide izan nahiz izatezko bikote eratuta egon behar du.

b) Besteren mendeko senideari modu iraunkorrean itxi diote ingresatuta zegoen besteren mendeko adinekoentzako egoitza, edo, bestela, erabiltzen zuen gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroa, edo besteren mendeko pertsonentzako eta gizarte-inklusioa sustatzeko egoitza.

 

C) Lagundu, artatu eta zaindu beharrekoa Covid-19 koronabirusak erasandako senide gaixo bat denean (kutsatua edo isolatua), langilearen ezkontide edo izatezko bikotekide izan behar du, edo 1. mailako odolkidetasuna egon behar du langilearen eta gaixoaren artean.

 

  • a) Filiazio, adopzio, tutoretza, harrerako zaintzaren egiaztagiria, ebazpen judiziala edo adopzioa dagoenean, ahaidetasunarena, edo izatezko bikotea izatearena.

    b) Eskatzailearen errolda-agiri eguneratua, bertan agertzen direlarik etxebizitzan bizi diren pertsona guztien zerrenda –2020ko martxoaren 9ko familia-unitatearen osaera jakiteko–, eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna.

    c) Gizarte Segurantzako agiria, non egiaztatzen baitira eszedentzia-baja edo lanaldi-murrizketa dela-eta kotizazio-datuetan izan diren aldaketak –batean zein bestean seme-alabak edo senideak zaintzeko–, kontratu-mota –lanaldi osokoa edo partzialekoa– eta diruz lagundu daitekeen jarduketan egondako aldia.

    Gizarte Segurantzako autonomoen araubide bereziko kooperatiba-sozietateetako bazkide langileei eta lan-bazkideei ez zaie eszedentzia-baja eskatuko.

    Halakoetan, kooperatiba-sozietatearen ziurtagiria aurkeztu behar dute, non egiaztatzen den kooperatiba-sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide direla, eszedentzian edo lanaldi-murrizketan daudela, kontratu-mota –lanaldi osokoa edo partzialekoa–, diruz lagundu daitekeen jarduketan egondako aldiak, kotizazio-mota eta eszedentzia edo lanaldi-murrizketa dela-eta kotizazio-datuetan gertatutako aldaketak.

    d) Sarrera fiskalen egiaztapena.

    e) Lagundu, artatu eta zaindu beharreko pertsona besteren mendeko senide bat denean, mendekotasun-ziurtagiria.

    f) Lagundu, artatu eta zaindu beharrekoa Covid-19ak koronabirusak erasandako gaixo bat denean (kutsatua edo isolatua), hori egiaztatzen duen ziurtagiri medikoa.

    g) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non adierazten baita bete egiten direla eskatutako baldintza orokorrak eta, hala badagokio, baita puntu hauek ere, hala badagokio:

    • Asistentzia, arreta eta zaintza hartu behar duen 3 urtetik beherako semea edo alaba haurtzaindegi batean matrikulatuta zegoela 2020ko martxoaren 9an.
    • Dibertsitate funtzionala edo desgaitasun aitortua duen 14 urtetik gorako semea edo alaba ikastetxe batean matrikulatuta dagoela.
    • Lagundu, artatu eta zaindu beharreko pertsonari modu iraunkorrean itxi zaiola ingresatuta zegoen besteren mendeko adinekoentzako egoitza, edo gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroa, edo besteren mendeko pertsonentzako eta gizarte-inklusioa sustatzeko egoitza.
    • Egoiliarrei edo erabiltzaileei lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko egoitza horiek itxita egon diren aldia.
    • Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa Covid-19 koronabirusak erasandako norbaiti (kutsatua edo isolatua) zuzenean lagundu, arreta eman eta hura zaintzeko izan dela.

1. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da. Hain zuzen ere, kontuan hartuko dira honako irizpide hauek:

a) Seme-alabei lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko laguntza neurtzeko orduan, kontuan hartuko dira hiru urtetik beherako adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten edo 12 urtetik beherako adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak neurtzeko xedapenak (zehazturik daude Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 17. artikuluan).

b) Besteren mendeko pertsonei lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko laguntza neurtzeko orduan, kontuan hartuko dira besteren mendeko senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu duten langileentzako laguntzak neurtzeko xedapenak (zehazturik daude Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 30. artikuluan).

c) Covid-19 koronabirusak erasandako gaixoei (kutsatuak nahiz isolatuak izan) lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko laguntza neurtzeko orduan, kontuan hartuko dira osasunez oso larri dau­den senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu duten langileentzako laguntzak neurtzeko xedapenak (zehazturik daude Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 31. artikuluan).

2. Langileari dagokion laguntza ekonomikoa aurreko irizpideak aplikatuta ateratzen den zenbatekoa halako bi izango da.

3. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, lanaldiaren % 100era iristen den murrizketa berezia lan-eszedentziako egoeraren modukotzat hartuko da.

1. Laguntzak aplikatuko zaizkie 2020ko martxoaren 9tik aurrera hartutako lan-eszedentziei eta -murrizketei, alarma-egoera amaitu artekoei, edo, bestela:

a) Hezkuntza-jardueraren etenaldia amaitu artekoei, ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-jardueraren egutegia aintzat harturik.

b) Lagundu, artatu eta zaintzeko lanak egiten dituzten honako zentro hauek berriro irekitzen diren egunaren bezpera artekoei: haurtzaindegiak; besteren mendeko adinekoentzako egoitzak; gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroak; edo besteren mendeko pertsonentzako edo gizarte-inklusioa sustatzeko egoitzak.

 

2. Aplikatu zaizkie, halaber, martxoaren 9a baino lehenago hartutako lanaldi-murrizketei, baldin eta langileak data horretatik aurrera egokitu baditu seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei edo Covid-19 koronabirusak erasan dien gaixoei (kutsatuak nahiz isolatuak izan) zuzenean laguntzeko, arreta emateko eta haiek zaintzeko lana betetzeko.

 

3. Diruz lagundutako epeak etenaldiak izan ditzake.

Laguntzak ez dira bateragarriak beste edozein administrazio publikok helburu eta epe bererako emandako laguntzekin edo ezar ditzakeen laguntzekin.

1. Modu elektronikoan nahiz ez-elektronikoan aurkeztu ahal dira laguntza-eskabideak.

2. Eskabideak, behar bezala bete ondoren, aurrez aurre aurkeztu ahal dira leku hauetan, eskabide normalizatua erabiliz:

a) Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Zuzenean).

b) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako organoen aurrean.

 

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Laguntzak konpentsatu egin nahi du seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei edo Covid-19 koronabirusak erasan dien gaixoei (kutsatuak nahiz isolatuak izan) laguntzeko, arreta emateko eta haiek zaintzeko lana betetzeko lantokia edo lanpostua erabat edo partez utzi behar izan duten langileen soldata-murrizketak dakarren diru-sarreren galera.

Eskaera egiteko epea

Eskaera egiteko epea urtebete izango da, alarma-egoera amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. 2020ko ekainaren 20tik 2021eko ekainaren 21ra arte, biak barne.

Efektuen hasiera da

Lan-eszedentziaren edo lanaldiaren murrizketaren hasiera-data, beti ere, aintzat hartuta, 2020ko martxoaren 9tik (egun hori barne) edozein egunetan hasi behar izan duela.

Martxoaren 9a baino lehenago hartutako lanaldi-murrizketei, baldin eta langileak data horretatik aurrera egokitu edo aldatu baditu, diruz lagundutako epearen hasiera izango da lanaldi-murrizketa egokitu edo aldatu den eguna.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2021/06/24

Urtebetetik beherako adingabeak ardurapean dituzten eszedentzian dauden langileak.

Urtebetetik beherako adingabeak ardurapean dituzten eszedentzian dauden langileak.
Baldintzak:
Ezabatu egiten da familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 4.4 artikuluko eskakizuna, hau da, beste gurasoak – Eskatu ez duenak –, halakorik izanez gero, alta emanda egotea eta bere kontratuari dagokion lanaldi osoa egitea. Eskatzailea ez den gurasoarekiko eszedentzia eta lan-jarduerara sartzea, osasun-krisiak eragindako lan-doikuntzen ondorioz aldatzen dena.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan (II. kapituluko 1. atala) eta Enpleguko eta Gizarte politiketako sailburuaren 2020ko apirilaren 7ko Aginduan (COVID -19ren eragin ekonomikoari erantzuteko familiei laguntzeko berariazko neurriak arautzen dituena) ezarritakoaren arabera.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua (7. artikulua).

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren II. kapituluko 1. ataleko laguntzak ezartzen duenez (9. artikulutik 13. artikulura).

Eskaera egiteko epea

Etengabea.

Efektuen hasiera da

Atzeraeragina: COVID-19k eragindako osasun-krisiaren ondorioz sortutako lan-baldintzen aldaketei aplikatzekoa.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/04/15

Langabetuak (Aldi baterako langileak)

Baldintza hauek betetzen dituzten langileak:

  • Enplegu-eskatzaile gisa izena ematea eta jarduera-konpromisoa sinatzea (alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, enplegu-zerbitzu publiko eskudunak ofizioz egiten du inskripzioa) eta,
  • Gutxienez bi hilabeteko iraupeneko kontratu bat iraungi bazaie martxoaren 15aren ondoren eta,
  • Langabezia-prestazioa edo beste sorospen bat jasotzeko behar beste kotizatu ez dutenak eta,
  • Familia-unitateak ez du Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %75etik gorako urteko errentarik (hileko zenbaketan eta aparteko bi ordainsarien zati proportzionala alde batera utzita), hau da, 712,50 euro.
  • Ez jasotzea edozein administrazio publikok emandako gutxieneko errenta, gizarteratzeko errenta, gizarte-soldata edo antzeko laguntzarik eta,
  • Kontratua amaitzen den egunean edo salbuespenezko sorospenaren eskubidea onestenden egunean lanaldi osoan norberaren edo besteren kontura lanean ez egotea.

430,27 euro.

Hilerokoa. Hilabete bakarra (luzatu daiteke).

Ondorio Askotariko Errentaren Adierazle Publikoaren (OAEAP) % 80.

Hilabete bat (luzagarria).

Edozein administrazio publikok emandako antzerako laguntzak (langabezia-subsidioa eta DSBE barne).

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE).

Prestazioei buruzko kontsulta gehiago egiteko, SEPEk informazioa erraztu du bere webgunean, alarma-egoeran jarraitzea gomendatzen duten prozedurekin (klikatu hemen).

Alarma-egoera indarrean sartzearen ondorioz kontratua iraungi zaien langileentzat zuzendutako diru-laguntza da. Zehazki, gutxienez bi hilabeteko lan-kontratua eta langabezia-prestazioa jasotzeko behar besteko kotizaziorik ez duten langileei zuzendua dago.

Eskaera egiteko epea

Maiatzaren 5etik alarma-egoeraren indarraldia amaitzen den egunaren hurrengo hilabetea amaitzen den egunera arte.

Efektuen hasiera da

Eskubidearen hasiera-data honako hau izango da:

  • Iraupen mugatuko lan-kontratua azkendu eta hurrengo egunetik aurrera (betiere martxoak 15a eta gero), edo
  • Ordaindutako oporraldia aldi baterako kontratua amaitu baino lehen hartu ez bada, sorospenerako eskubideak eragina izango du aldi hori igarotzen denean.
Aurreikusitako kobratze data

Eskaera egin eta hurrengo hilabetetik aurrera.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/09/09

  • Zaintza lanak egiten dituzten pertsonak.
  • ERTE.
  • Lanaldiaren murrizketa osoa/partziala duten langileak.
  • Langabetuak.
  • Autonomoak.
  • Besteren konturako langileak edo autonomoak, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko sorospena jasotzen dutenak 2020ko martxoaren 14an, eta kontratua eten edo lanaldia murriztu zaienak.
  • ABEEE-adingabearen zaintzak eragiten ez dion lanaldiaren zatiari dagokionean.

Egiaztapena empresaren partetik.

Ordura arte jasotako zenbatekoa.

Hilerokoa.

  • Kontratuen eteteagatik edo aldi baterako lanaldiaren murrizketagatik enpresariak izapidetutako ERTE-ak, adingabearen zaintzagatik salbuesten den lanaldiaren zatiari ez dio eragingo.
  • Ez da kotizatzeko beharrik egongo, aldia kotizatutzat joko da ondorio guztietarako.

Alarma egoerak irauten duen bitartean. 

Langabezia prestazioarekin bateragarria.

Eskabidea aurkezterako garaian, enpresak, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko subsidioaren titularra izateagatik lanaldia murriztua duten pertsonen zerrenda adieraziko du, bai eta ERTE-ak eragindako lanaldiaren zatia.

Gizarte Segurantza.

Kontsulta-postontzia: klikatu hemen.

Telefonoa (GSIN): 901166565, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara.

2020ko martxoaren 14an minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko subsidioa jasotzen ari ziren besteren konturako langileek eta autonomoek laguntza hori jasotzen jarraituko dute alarma egoerak iraun bitartean.

Efektuen hasiera da

Lanaldiaren etete edo murrizketa datatik, betiere 2020ko martxoak 14aren ondoren.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/07/04

Langabetuak (Aldizkako langile finkoak).

  • Aldizkako kontratu finkoa duten langileentzat eta lanaldi partzialeko kontratua dutenentzat, baldin eta lan finkoak eta aldizkakoak egiten badituzte eta zenbait datatan errepikatzen badira, baldin eta aldi horretan, 2021eko jarduera-aldi teoriko osoan edo zati batean, aldi baterako lan-erregulazioaren eraginpean egon badira eta jarduera-aldia amaitu den datara iristeagatik eraginpean egoteari uzten badiote edo aldi baterako lan-erregulazioaren eraginpean egon diren jarduera-aldi bat amaitzeagatik. Kasu horretan, prestazioa bateragarria da besteren konturako lanaldi partzialeko lanarekin, aurreko aldi baterako lan-erregulazioak iraun bitartean, inolako kenketarik gabe.
  • Era berean, aparteko prestazio hori jaso dezakete beren azken kanpainan aldi baterako lan-erregulazioen eraginpean egon ez diren eta beren jarduera etenda ikusten duten pertsonak, nahiz eta kotizaziopeko prestazioa jasotzeko eskubidea izan, edo, era berean, 2022ko otsailaren 28a baino lehen kotizaziopeko prestazioa agortzen dutenek. Kasu hauetan, besteren konturako lanaldi partzialeko lan bat egiten bada aldi baterako lan-erregulazioan zehar, lan egindako denboraren zati proportzionala kenduko da prestazioaren zenbatekoan.

 

  • ABEEE baten eraginpean egoteari uzten dioten pertsonen kasuan, , normaltasun baten barruan jarduera-aldia amaituko litzateken egunera iristen direlako, enpresak ezohiko prestazioen eskaera kolektiboa aurkeztu behar du. Eskaerak aldizkako kontratu finkoa duten edo aldizkako lan finkoak eta aldizkakoak egiten dituzten pertsona guztiak barne hartu behar ditu.
  • Prestazioa agortu zaien edo 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen agortuko zaien pertsonen kasuan, eragindako langileek eskatu beharko dute 30/2020 Errege Lege Dekretuan araututako aparteko prestazioa.

Gehieneko mugak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 270.3 artikuluan ezarritakoak izango dira:

  • 941 euro ( OAEAPren % 175 ) edo,
  • 1.075 euro ardurapeko seme-alabak izatearen kasuan (OAEAPren % 200).

 

 

Hilerokoa.

  • Aparteko prestazioaren zenbatekoa pertsonak jaso duen azken kontribuzio-prestazioaren edo, hala badagokio, kontribuzio-prestazioaren gutxieneko zenbatekoaren arabera kalkulatzen da prestazioa.  
  • Prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko, dagokion oinarri arautzaileari %70eko portzentajea aplikatuko zaio.

 

  • Aparteko prestazio horren iraupena jarduera-kanpaina amaitu edo ordaindutakoaren araberako prestazioa agortu eta hurrengo egunetik 2022ko martxoak 31ra artekoa izango da.
  • Prestazioa eten ahal izango da langilea bere jarduerara aldi baterako itzultzen bada; kasu horretan, enpresak erakunde kudeatzaileari jakinarazi beharko dio langileak ezohiko prestazioan baja hartu duela.
  • Langileak bere konturako edo besteren konturako lan bat beste enpresa batean hasten badu, enpresa horrek emango dio horren berri Erakunde Kudeatzaileari.
  • Nolanahi ere, prestazioa berriro has daiteke nahi gabe lana uzten badu edo berriro langabezian badago, betiere 2022ko martxoak 31 baino lehen eskatzen bada.
  • Prestazioen onuradun diren langileek egiaztatzen badute, COVID-19ren inpaktuaren ondorioz, ezin izan direla beren jarduerara itzuli aurreikusitako datan, ez dute etengo jasotzen ari ziren prestaziorako edo subsidiorako eskubidea.
  • 30/2020 Errege Lege Dekretuaren aparteko prestazioa bateragarria da eskubidea sortzen den egunean mantentzen den edo geroago eskuratzen den lanaldi partzialeko besteren konturako lanarekin, lan egindako denboraren zati proportzionala zenbatekoan kendu ondoren.

  • Enpresak aurkeztu behar dio eskaera kolektibo bat SEPEri, langileen izenean, Covid-19aren ondorioz aldi baterako lan-erregulazioen eraginpean egon diren eta, egoera arrunt batean jarduera amaitu den eguna iristean, enpresak hala erabakita, horren eraginpean egoteari uzten dioten langileen kasuan.
  • Pandemia garaian langabezia kobratu izana, lanean hasi zirelako eta enpresak jarduera eten zuelako COVID-19agatik edo osasun-krisiaren ondorioz ez zirelako beren lanpostura itzuli. Kasu horretan, eskaera SEPEra bidaltzeko erantzukizuna langileena da.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE).

Prestazioei buruzko kontsulta gehiago egiteko, SEPEk informazioa erraztu du bere webgunean, alarma-egoeran jarraitzea gomendatzen duten prozedurekin (klikatu hemen).

Aldizkako kontratu finkoa duten langileentzat eta lanaldi partzialeko kontratua dutenentzat, baldin eta lan finkoak eta aldizkakoak egiten badituzte eta zenbait datatan errepikatzen badira, baldin eta aldi horretan, 2021eko jarduera-aldi teoriko osoan edo zati batean, aldi baterako lan-erregulazioaren eraginpean egon badira eta jarduera-aldia amaitu den datara iristeagatik eraginpean egoteari uzten badiote edo aldi baterako lan-erregulazioaren eraginpean egon diren jarduera-aldi bat amaitzeagatik.
Era berean, aparteko prestazio hori jaso dezakete beren azken kanpainan aldi baterako lan-erregulazioen eraginpean egon ez diren eta beren jarduera etenda ikusten duten pertsonak, nahiz eta kotizaziopeko prestazioa jasotzeko eskubidea izan, edo, era berean, 2022ko martxoak 31 baino lehen kotizaziopeko prestazioa agortzen dutenek.

Urriaren 1etik aurrera, lehen aldiz bermatuko da "kontagailua zerora" pertsona hauentzat. 

Eskaera egiteko epea
  • Oro har, 15 eguneko epean egoera gertatzen denetik.
  • Epe horren barruan aurkezten ez bada, eskaera egiten den egunean bertan izango ditu ondorioak prestazioak.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2022/02/23

Langabezia

Langabezia-prestazioaren eta langabezia-subsidioaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.

  • Sei hilean behingo luzapenari lotutako langabezia-sorospena automatikoa izango da (betiere seihileko eskubidea urtarrilaren 31 baino geroago agortu bada), eta ez da eskatu beharko.
  • Langabezia-prestazioetan (ERTEk eragindakoak ez badira, kasu horietan enpresak ordaindu behar baitu), bide telematikoz eskatu beharko da SEPEren egoitza elektronikoan (epez kanpo aurkezteagatik ez da eskubiderik murriztuko).

Servicio Público de Empleo Estatal (SEPE).

Kontsulta gehiago egiteko, SEPEk informazioa erraztu du bere webgunean, alarma-egoeran jarraitzea gomendatzen duten prozedurekin (klikatu hemen).

Igarotzen ari den salbuespenezko egoera ikusita, inork ez du eskubiderik galduko epez kanpo eskaera bat aurkezteagatik. Epe barruan hartuko dira edozein bidetatik aurkeztutako eskabideak, aldi horretarako berariazko neurriak indarrean dauden aldian.

Efektuen hasiera da

Alarma Estatua amaitu arteko aldi baterakoa.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/04/07