• Errentariak.
  • Ohiko etxebizitzatik botatzeko prozedurek eragindako pertsonak edo familiak, errentamendu-kontratuetatik eratortzen ez direnak, mendekotasuna duten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak edo ardurapean adingabeak daudenean.
  • Langabetuak.
  • ERTE.
  • Lanaldiaren murrizketa osoa/partziala duten langileak.

Onuradunak:

  • 11/2020 Errege Dekretu Legeko 5. artikuluaren arabera zaurgarritasun egoeran dauden errentariak.
  • Zaurgarritasun ekonomiko edota sozial egoeran dauden eta beste bizitoki bat aurkitzeko ezintasuna duten pertsonak.
  • Aldi berean, errentatzaileek ere zaurgarritasun ekonomiko edota sozial egoeran daudela egiaztatzen badute epaitegietan, gizarte-zerbitzuei jakinarazi beharko zaie dagozkion neurriak har ditzaten.

Baldintzak:

11/2020 Errege Lege Dekretuaren 5. artilukuaren arabera, Zaurgarritasun egoeran dagoen errentatzaileak honakoak bete beharko ditu:
a) Alokairua ordaintzera behartuta dagoen pertsona ondoko egoera batera pasa izana:

  • Langabezia,
  • ERTE,
  • Zainketa lanengatik lanaldia murriztea,
  • Enpresari edo profesionalen kasuan, diru-sarreren galera nabarmena izatea, b) letraren arabera.

b) Atzerapena eskatu aurreko hilabetean, familia-unitatearen diru-sarreren guztizkoak ez baditu ondorengoak gainditzen:

  • 1.614 euro, oro har. Kopuru hori 54 euro-tan handitu da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
  • 2.151 euro, ondoko ezaugarri hauetakoren bat duten kideak egonez gero: % 33 edo goragoko desgaitasuna, menpekotasun-egoera, lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorra sortzen dion gaixotasuna. Kopurua 54 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
  • 2.689 euro, alokairua ordaintzera behartuta dagoen pertsonak garun-paralisia, gaixotasun mentala, % 33 edo gorako adimen-desgaitasuna, edo %65etik gorako ezintasun fisiko edo sentsoriala badu. Era berean, errentariak edo haren zaintzaileak lan-jarduera bat egiteko ezintasuna sortzen dion gaixotasun larri bat badu, kopuru hori aitortuko zaio.

c) Alokairuaren eta oinarrizko gastu eta horniduren zenbatekoa, familia-unitarearen diru-sarrera garbien % 35 edo handiagoa izatea.

d) Ohiko etxebizitzatik botatzeko prozedurek eragindako familien kasuan, errentamendu-kontratuetatik eratortzen ez direnak eta mendetasuna duten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak edo ardurapean adingabeak daudenean: higiezin horien jabeek 10 etxebizitzatik gorako pertsona fisiko edo juridiko titularrak izan behar dute.

a) Langabezia-egoeraren legezko ziurtagiria, bertan hilean jasotako zenbatekoa agertu beharko da.

b) Jarduera etetearen ziurtagiria, norberaren konturako langileen kasuan.

c) Ohiko etxebizitzan bizi diren pertsona kopurua (familia-liburua, errolda-agiria,...).

d) Desgaitasuna, menpekotasuna edo lan jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorraren aitorpena.

e) Ondasunen titulartasuna: familia-unitateko kide guztien Jabetza Erregistroko aurkibide-zerbitzuaren oharra.

f) Eskatutako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

 

Eskatzaileak ezin baditu a) eta e) agiriak aurkeztu, nahikoa izango da horien erantzukizunpeko adierazpena egitea. Alarma-egoera amaitu ondoren, hilabeteko epea izango du horiek aurkezteko.

Gehienez 6 hilabete.

  • 2020ko apirilaren 2tik (11/2020 Errege Lege Dekretua indarrean jartzen denetik) eta, azken neurrien ondoren, 2022ko irailak 30rarte.
  • Epaitegiaren dekretuan agertzen den egunera arte (Gizarte Zerbitzuen txostena kontuan hartuta).

Ezarritako epea igarotakoan: 10 egunen zenbaketari berrekin edo bistarako data adieraziko da.

  • Epaitegira idazki bat bidaltzea, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta eskatutako dokumentuekin batera aurkezteko.
  • Gizarte-zerbitzu eskudunen txostena eskatzea. Epaitegian egiaztatzen baduzu zaurgarritasun-egoeran zaudela, Justizia Administrazioko letraduak jakinarazi beharko die gizarte-zerbitzuei, kontuan har dezaten ezohiko etete-epean.
  • Ahultasun ekonomikoko egoera bat alegatzen duen idazkia aurkezteak berekin dakar egoera hori gizarte-zerbitzuetara helarazteko baimena ematea.

Erreferentziazko Justizia Administrazioa eta Gizarte Zerbitzuak

Beste bizileku-aukera bat aurkitu behar duten eta egoera ekonomiko ahulean dauden maizterrek (nahiz eta osasun-krisiak zuzenean eragin ez) zuzenean eskatu ahal izango diote Justizia Administrazioari etxegabetze-prozedura eteteko. Prozedura hori gehienez ere 6 hilabetez aplikatuko da. Utzarazpena eteteko ezarritako epea igarotakoan, 10 egunen zenbaketari berrekingo zaio, edo ikustaldirako eguna zehaztuko da.

Kaleratzeak eteteko neurriak 2022ko irailak 30rarte luzatu dira.

Eskaera egiteko epea

Araudia ikusi. 

Efektuen hasiera da

Zaurgarritasun ekonomiko edota sozial egoera sortu zen egunera arteko atzeraeragina.

 

 

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2022/02/23

Autonomoak.

Onuradunak:

  • Norberaren konturako langileak edo autonomoak, baldin eta haien jarduerak etenda geratu badira Alarma-Egoeraren adierazpenaren ondorioz.
  • Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututako aparteko prestazioaren titular diren pertsonak.

Baldintzak (martxoaren 14an):

a) EAEn erroldatuta egotea eta egoitza eraginkorra eta etengabea izatea.

b) Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea, eta lantokia ere EAEn kokatzea.

c) Negozio-lokal baten errentari izatea.

d) Esklusiboki jardutea etenda geratu den jardueran.

a), b) eta d) letretako betekizunak eta EJZn eta Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea, alarma-egoerak irauten duen bitartean bete beharko dira, bai eta, gutxienez, egoera hori amaitu ondoko lau hilabeteetan ere.

e) Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

g) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea.

h) Lanbideri hurrengokoa komunikatu beharko zaio ere: helburu bererako laguntzaren bat lortzea, egoeraren edozein aldaketa eta izaera bereko laguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozesuak oraindik izapidetzen ari badira.

Eskabide-ereduarekin batera (ebazpenaren eranskinean dago):

  • Jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa emateko ebazpena.
  • Negozio-lokalaren alokairu-kontratua.
  • Ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila eratu izanaren egiaztagiria, hala badagokio.

Gehienez 3.000 euro onuradun bakoitzeko.
Lerro horrek diruz lagunduko ditu Gizarte Segurantzako kotizazio-gastuak eta alokairu-errentak.

Ordainketa bakarra.

16.000.000 euroko aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Langile Autonomoen Araubide Berezian norberaren konturako langile gisa kotizazioa ordaintzeari dagozkion kuoten kasuan, diruz lagundu daitekeen gastua alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabetearen eta 2020ko abenduaren artean sortutako kotizazioari dagokiona izango da.

Kontzeptu eta helburu bererako beste laguntza bat jasotzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandakoa.

a) Eskabide-eredu ofiziala (ebazpenaren eranskinean dago) egoitza elektronikoaren bidez aurkeztea:

b) Eskatzaileak ez badu beharrezko bitarteko elektronikorik, eskabidea aurkeztu ahal izango du:

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan edo edozein enplegu-bulegotan.
  • Alarma-egoera dela eta hartutako neurriengatik ezinezkoa bada, Lanbidek bere webgunean emango du jarraitu beharreko prozeduraren berri.

Eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera jasotzen dira, eta hurrenkera berean onartuko dira deialdiaren baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak.

Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, eskatzaileak Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. Pertsona erregistratuta ez badago edo banku-datuak aldatu nahi baditu, formulario hau bete beharko du: http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/adjuntos/ALTA.pdf

 

Covid-19k krisi sanitarioaren egoera kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz jarduerak etenda dituzten autonomoentzako aparteko laguntzak. Araudia 2020ko apirilaren 15eko EHAAn argitaratu da (2020ko apirilaren 8ko Ebazpena). Eskabideak apirilaren 16tik irailaren 30era bitartean egingo dira, eta aurkeztutako hurrenkeraren arabera ebatziko dira, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Diru-laguntza 3.000 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko, ordainketa bakarrean. Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten bazkideen kasuan, 3.000 euro bazkide guztientzat, eskaera pertsonalarekin. Diruz lagun daitezkeen gastuak: Gizarte Segurantzako autonomoen kuotak eta negozio-lokalen errentamendua

 

Eskaera egiteko epea

2020/04/16tik 2020/09/29ra arte (biak barne).

Ebazpena: 6 hilabete, eskabidea aurkezten denetik.

Irailaren 28ko ebazpenaren bidez (Bopv 20201014), aurrekontu-kreditua agortu dela iragartzen da.

Efektuen hasiera da

Apirilak 16.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/10/14

Gizarte-larrialdiko egoeran dauden herritarrak (etxebizitza mantentzea eta oinarrizko premiak).

Araudiak adierazitako betekizunak, ez da salbuespenik aurreikusten baldintzak eta betebeharrak betetzean.4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa (EHAA 27zk/2011), Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa.

Araudiaren arabera.

Laguntzaren helburuaren eta bizikidetza-unitatearen ezaugarrien arabera.

Aurrekontu-kreditua agortu arte, 15 milioi eurotan handitu baita 2019 urtearekiko (42,5 milioi guztira), 2021rako

Araudiak zehaztutakoak.

Prozedura arrunta: udal bakoitzeko erreferentziazko oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta zerbitzu profesionalen bidez.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eusko Jaurlaritzak, 2020an, 16 milioi euro gehitu zituen GLLetarako, eta 43,5 milioi eurora igoz. 2021ean igoera 15 milio eurotan mantendu zen. 2022an aurrekontua 41,5 miloikoa da, eta balioak igo dira, elektrizita eta gas gastuen laguntzak indartuz. Familia batek jaso ahal izango duen diru kopurua 900 eurotik 1.500-ra igo da. 

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2022/01/04

  • DBE jasotzen duten pertsonak.
  • Herritarrak.

Araudiak adierazitako betekizunak, ez da salbuespenik aurreikusten baldintzak eta betebeharrak betetzean.
147/2010 Dekretua, maiatzaren 25ekoa, diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoa (EHAA, 114/2010 zk.).

Araudiaren arabera.

  • DBE: 693,73 euro- 1.074,53 euro
  • EPO: 250 euro

Hilean behin.

Jaso beharreko zenbatekoa honela kalkulatzen da: bizikidetza-unitateko kide-kopurua, kideren baten pentsiodun izaera eta bizikidetza-unitateak jasotzen dituen diru-sarrerak.

Prozedura aldaketa alarma-estatuaren egonaldian eta haren luzapenetan egongo da indarrean. 

Enplegu-eskaera guztiak automatikoki berrituko dira 2020ko irailaren 31ra arte, egun hori barne.

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak lehentasuna eman die Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eskaera berrien tramitazioei eta berriz hasteei, azken asteetan prestazioa kobratzeko sortzen ari diren itxaronaldiak minimizatze aldera. Aurrez aurreko arreta bertan behera uzteak eragindako egoeraren aurrean, Lanbidek erabaki du prestazioen hartzaileek dagokien errenta kobratzen jarraitu ahal izatea, Etxebizitzako Prestazio Osagarria barne, halakorik dagoenean.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (EPO DBEaren osagarri gisa eskatzen da): DBEaren izapidetzea bermatzen da:

  • Kredentzial elektronikoak badituzu, Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektroniko Orokorrean erregistratu ahal izango duzu eskaera berri bat, diru-sarrerak bermatzeko errentaren itzulketa edo jakinarazpen baten dokumentazioa.
  • Kredentzial elektronikorik ez baduzu, DBE Dokumentazioa Eskatzeko eta Emateko formularioaren bidez bidal dezakezu beharrezko dokumentazioa. DBEren administrazio-jakinarazpenak

Correos-ek aplikatutako salbuespenezko neurriak direla eta, zure DBE espedientearen jakinarazpenak eskura ditzakezu nire DBE/Nire espedientea menuko ebazpenen blokean, Nire Lanbideneten barruan.

 

Enplegu-eskaria:

  • Lanbiden izena emanda dauden pertsonak: eskaeraren egoera aldatzea, bajatik altara igaroz, Nire Lanbidenet bidez.
  • Aurrez izena eman ez duten pertsonak: honako esteka honetan izapidetzeko inprimakia.

Eskaera eta izapidetzeko beharrezko dokumentazioa eskuratzeko aukera eman da.

Efektuen hasiera da

Martxoaren 27a.

Aurreikusitako kobratze data

Eskaera egin eta bi hilabetera.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/09/07

Adingabeak edo ardurapeko pertsonak dituzten familiak.

Onuradunak:

  • Aitatasun eta amatasun baimenak dituzten gurasoak, kontratua etenda dutenak.
  • Adingabeak eta/edo mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko eszedentziarako edo lanaldi-murrizketarako laguntzak jasotzen dituzten pertsonak, baldin eta hezkuntza-zentroak edo arreta-zentroak ixteak eragiten badie.

Baldintzak (aldatuak):

  • Orain arte 59 egunekoa zen gutxieneko aldiaren baldintza ezabatu egingo da, baldin eta zentroen itxierarekin edo diagnostikatutako pertsonek isolatuta egon behar duten denborarekin bat badator.
  • 14 urtetik beherakoei eszedentzia hartzeko eta lanaldia murrizteko laguntzetan estaliko dituen adingabeak zaintzeko laguntzetan adina handitu egingo da.

Hilean behin.

Hezkuntza-jarduera presentzialari eta haren zerbitzuei berriz ekin arte edo diagnostikatutako pertsonek isolatuta egon beharrik ez duten arte.

Efektuen hasiera da

Atzeraeraginezko izaera zentroak itxi ziren egunetik edo diagnostikatutako pertsonek isolatuta egon behar dutenetik.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/04/04

Errentariak (Alokairuko parke publikokoak)

Onuradunak:

Zaurgarritasun ekonomiko egoeran dauden pertsonak zeinak:

  • Etxebizitza-parke publikoko etxebizitza baten errentamendu-kontratu baten titularrak diren, kontratua martxoaren 14a baino lehenagokoa izanik.
  • Zuzkidura bizitokien onuradunak diren.
  • Merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programaren errentariak.

Etxebizitza-parke publikoak ondoko erakundeen etxebizitzak hartzen ditu bere baitan:

  • Eusko Jaurlaritza.
  • Alokabide.
  • Bizigune eta Gaztelagun.
  • Indarrean dauden babes-formuletako edozeinetan alokairuan lagata dituzten beste eragile publiko eta pribatu batzuk.

Baldintzak:

Pertsona bat zaurgarritasun ekonomiko egoeran aintzatetsiko da baldin eta:

  • Langabezian gelditu bada (ERTE edo bestelakoak) o,
  • % 40koa edo handiagoa den diru-sarreren galera edo salmenten beherakada jasatea.
  • Bi kasuetan, errentaria den pertsonak edo bizikidetza-unitateak ordaindu beharreko alokairuaren zenbatekoaren eta komunitate-gastuen batura, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiaren arabera kalkulatutako urteko diru-sarrera haztatuen % 30a baino handiagoa izatea.
  • Gisa honetako laguntzarik eskatu ez izana.

Urteko diru-sarrera haztatuen kalkulua bizikidetza-unitatearen diru-sarrerei koefiziente murriztaileak aplikatzean oinarritzen da, ondorengo hauen arabera: kide kopurua, guztizko diru-sarreren % 20tik gorako ekarpenak egiten dituzten kide kopurua eta diru-sarreren jatorria: lan-soldata edo langabezia-prestazioa.

Hilerokoa (apirila, maiatza, ekaina).

3 hilabete (apirila, maiatza, ekaina).

  • EPE, Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoa.
  • EPO, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria.
  • Administrazio publikoak edo beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman ditzakeen helburu bereko beste laguntza batzuk.

Presentziala: 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako organoetan (posible denean).

Telematikoki:

Eskaera egiteko epea
  • 2020ko apirilaren 3tik 2020ko maiatzaren 31ra arte edo,
  • Alarma-egoera amaitu eta hilabetera arte.

 

Ebazpena: hiru hilabeteko epean, eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita.

 

Efektuen hasiera da

Apirilaren 3a.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/09/04

  • Pertsona adinduak.
  • Desgaitasuna duten pertsonak.

Mendekotasun- eta/edo desgaitasun-egoeran dauden pertsonentzako Foru Aldundiaren sareko egoitzen eta laguntzadun etxebizitzen erabiltzaileak: egoitza-plaza publiko eta pribatuetako egoiliarrak nahiz zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoaren hartzaileak.

  • Datuekin betetako dokumentua (foru-aginduaren eranskina).
  • Datuak erabiltzeko baimena.

338 euro - 424 euro

  • Laguntza ekonomikoak: hilean behin.
  • Laguntza teknikoa/k: etxean egon bitartean.

Laguntza ekonomikoak:

  • 1. eta 2. mailako mendekotasuna duten erabiltzaile baloratuak: 338 euro/hilean.
  • 3. mailako mendekotasuna duten erabiltzaile baloratuak: 424 euro/hilean.

Laguntza teknikoaketxeko egonaldia errazteko:

  • Somier artikulatua
  • Somier artikulatuetarako koltxoia.
  • Aire-aurpegien aurkako koltxoia.
  • Garabia.
  • Dutxarako eta komunerako aulki gurpilduna.
  • Bainuontziaren eserleku birakaria.
  • Eskailerak salbatzeko aparatua.
  • Alarma-egoera eta haren luzapenak amaitu eta hiru hilabetera arte.
  • Egoitzara/etxebizitzara itzuli eta hurrengo egunera arte.
  • Egoitza-zentrora itzultzen ez badira, onuradunari zentrora itzultzeko aukera dagoela jakinarazten zaion egunaren biharamunean erretiratuko dira.

Ez zaie aplikatuko udal-egoitzen erabiltzaileei.

Erabiltzaileak, haren ordezkariak edo izatezko zaintzaileak bidalitako mezu elektronikoa, erabiltzailea bizi den zentrora/etxebizitzara zuzendua.

Laguntza teknikoetako bat edo batzuk eskatu ahal izango dira.

Laguntza ekonomikoa:

  • Plaza publikoa: ordainketa egoitza-zentroan dagoen kontu korrontean egingo da. Horretarako, egoitza zentroari onuradunaren kontu korrontea emateko baimena eman beharko zaio Gizarte politiketako Sailari.
  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa jasotzen duen plaza pribatua: Gizarte politiketako Sailean dagoen kontu korrontean ordainduko da

Eskaera jaso ondoren, erabiltzaileari helarazi ahal izango zaio, geroago emango den ebazpenari kalterik egin gabe.

Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte politikako Saila. Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretarako Zuzendaritza Nagusia.

Eskaera egiteko epea

Alarma-egoera eta haren luzapenak amaitutakoan itxiko da. Bigarren olatualdian, urriaren 25tik aurrera aktibatu da programa. 

Efektuen hasiera da

Bigarren olatualdian: urriaren 25tik aurrerako irteerak. (lehen olatualdialdian, martxoaren 14tik aurrerako gertaerak, egoitza-zentrotik irten eta hurrengo egunetik aurrera).

Aurreikusitako kobratze data

Ikusi araudia.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/12/04

Autonomoak.

Alokairu-kontratuen titularrak diren autonomoak, erosteko eskubidea dutenak barne.

3 hilabeterako atzerapena.

Hilean behin (gehienez 3 hilabete, luzatzeko aukerarekin).

Hiru hilabete (luzagarria).

Garapen Agentzia ekimenaren onuradun izan daitezkeenekin harremanetan jarriko da aukera hori eskaintzeko.

Alokairu guztien ordainketa, erosteko aukera ematen duten alokairuak barne, 3 hilabetez atzeratzea, luzatzeko aukerarekin. Araba Garapen Agentzia zuzenean jarriko da harremanetan ekimenaren onuradun izan daitezkeenekin, aukera hori eskaintzeko.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/04/07

  • Errentariak.
  • Langabetuak.
  • ERTE.
  • Jarduera ekonomikoa utzi duten autonomoak.
  • Lanaldiaren murrizketa osoa/partziala duten langileak.

Onuradunak:

Osasun krisiaren ondorioz "zaurgarritasun egoeran" dauden errentariak eta indarrean dagoen alokairu-kontratua dutenak.

Baldintzak:

Errentaria zaurgarritasun-egoeran dagoela joko da, betiere honako baldintza hauek betetzen baditu:
a) Alokairua ordaintzera behartuta dagoen pertsona ondoko egoera batera pasa izana:

  • Langabezia,
  • ERTE,
  • Zainketa lanengatik lanaldia murriztea,
  • Jarduera ekonomikoa utzi duten autonomoak,
  • Enpresari edo profesionalen kasuan, diru-sarreren galera nabarmena izatea, b) letraren arabera.

b) Laguntza eskatu aurreko hilabetean, familia-unitatearen diru-sarreren guztizkoak ez baditu ondorengoak gainditzen: 2.689 euro (muga: IPREM 5 aldiz).

c) Alokairuaren eta oinarrizko gastu eta horniduren zenbatekoa, familia-unitarearen diru-sarrera garbien % 35 edo handiagoa izatea.

d) Familia-unitateak ez izatea etxebizitzarik jabetzan Espainian. Jabetzaren kasuan, arrazoiren batengatik erabilgarri ez dagoela egiaztatu beharko da.

e) Ez da derrigorra izango laguntza eskatzeko, zerga edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrekin egunean egotea, ez eta beste diru-laguntza batzuk itzultzeko betebeharrekiko ere.

f) Alokairu-kontratu beraren titularrak bat baino gehiago badira, nahitaezkoa da guztiek mailegu-kontratu bakarra formalizatzea mailegu-hartzaile gisa, eta guztiek modu indibidualean erantzungo dute.

 

Dokumentu hauekin batera, maileguaren eskaera-eredua aurkeztu beharko da (MA/378/2020 Aginduaren I. eranskina). 

a) Langabezia-egoeraren legezko ziurtagiria, bertan hilean jasotako zenbatekoa agertu beharko.

b) Jarduera etetearen ziurtagiria, norberaren konturako langileen kasuan.

c) Ohiko etxebizitzan bizi diren pertsona kopurua (familia-liburua, errolda-agiria,...).

e) Ondasunen titulartasuna: katastroko ziurtagiria edo familia-unitateko kide guztien Jabetza Erregistroko aurkibide-zerbitzuaren oharra.

f) Eskatutako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eskabide-ereduaren barnean.

Eskatzaileak ezin badu aurreko dokumenturen bat aurkeztu, nahikoa izango da erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztea, zergatik ezin diren aurkeztu berariaz justifikatuta. Alarma-egoera eta haren luzapenak amaitu ondoren, hiru hilabeteko epea izango du kreditu-erakundeari aurkezteko.

  • Maileguaren zenbatekoa sei hilekoren zenbatekoaren %100eraino irits daiteke.
  • 5.400 euro gehienez (hilabetean gehienez 900 euro izateari egiten dio erreferentzia).

Hilerokoa (gehienez 6 hilabetez). Hala ere, beste aldizkakotasun bat adostu daiteke.
Mikrokredituak itzultzeko, errentariak sei urteko epea izango du eta "salbuespen gisa" beste lau urtez luza daiteke. Luzapen horretarako, beharrezkoa da egiaztatu ahal izatea zaurgarritasun-egoerak bere horretan jarraitzen duela.

  • Eskatzaileak ez du gastu eta interesik izango.
  • Errentariak baldintzak faltsutzen, ezkutatzen edo oker betetzen baditu, edo etekin bidegabea ateratzen badu, diru-laguntza itzuli beharko da gastu eta interesekin.
  • Banketxeak eta errentariak mailegua sinatzen dutenetik 6 hilabetez (atzeraeraginez eska daiteke, apirilaren 1etik aurrera). 6 hilabeteek ezin dute gainditu errentamendu-kontratuaren edo haren luzapenen indarraldia.
  • Aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Bateragarriak izango dira 2018-2021eko Estatuko Etxebizitza Planean araututako alokairu-laguntzekin.

Errentariak, finantza-erakundeen bitartez. Kreditu-erakundeak zuzenean ordain diezaioke maileguaren eskatzaileari edo etxebizitzaren entitate errentatzaileari, lehenago maileguaren titularrari jakinarazita.

Finantza-erakundeak.

Alokairua ordaintzeko interesik gabeko mikrokredituak Estatuaren abala duten finantzaketa-laguntza iragankorrak dira. Mailegu horiek finantza-erakundeen bidez eskatu behar dira, eta alokairua ordaintzeko baino ez dira erabiliko. Maileguen itzulketa gehienez 6 urterako izango da, eta salbuespen gisa beste 4 urtez luzatu ahal izango da.

Eskaera egiteko epea
  • Luzapen berri baten ostean, errentariek 2021ko abuztuaren 9a baino lehen eskatu behar dituzte maileguak (luzagarria abuztuak 31rarte), eta
  • Mailegu-kontratuak 2021ko irailaren 9a baino lehen formalizatu behar dira (luzagarria irailak 30rarte).
Efektuen hasiera da

Laguntzak apirilaren 1era arteko atzeraeraginez eska daitezke.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2021/09/10

  • Errentariak(alokairu babestuko parke publikoa).
  • Langabezia.
  • ERTEa.
  • Lanaldi-murrizketa osoa/partziala duten langileak.

Onuradunak:

  • 11/2020 Errege Dekretu Legeko 5. artikuluaren arabera zaurgarritasun egoeran dauden errentariak.
  • COVID-19ren ondorioz zaurgarritasun-ekonomiko eta sozialean dauden pertsonak eta jabea etxebizitza-edukitzaile handia bada edota etxebizitza-enpresa edo -erakunde publikoak direnean.
  • Etxebizitzen Gizarte Funtsa (27/2012 ELD)-ri dagozkien alokairu guztiak.

Baldintzak:

11/2020 Errege Lege-Dekretuaren 5. artilukuaren arabera, Zaurgarritasun egoeran dagoen errentatzaileak honakoak bete beharko ditu:
a) Alokairua ordaintzera behartuta dagoen pertsona ondoko egoera batera pasa izana:

  • Langabezia.
  • ERTE.
  • Zaintza lanengatik lanaldia murriztea.
  • Enpresari edo profesionalen kasuan, diru-sarreren galera nabarmena izatea, b) letraren arabera.

b) Luzamendua eskatu aurreko hilabetean, Familia-Unitatearen diru-sarreren guztizkoak ez baditu ondorengoak gainditzen:

  • 1.614 euro, oro har. Kopuru hori 54 euro-tan handitu da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
  • 2.151 euro, ondoko ezaugarri hauetakoren bat duten kideak egonez gero: % 33 edo goragoko desgaitasuna, menpekotasun-egoera, lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorra sortzen dion gaixotasuna. Kopurua 54 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
  • 2.689 euro, alokairua ordaintzera behartuta dagoen pertsonak garun-paralisia, gaixotasun mentala, % 33tik gorako adimen-desgaitasuna, edo %65etik gorako ezintasun fisiko edo sentsoriala badu. Era berean, errentariak edo haren zaintzaileak lan-jarduera bat egiteko ezintasuna sortzen dion gaixotasun larri bat badu, kopuru hori aitortuko zaio.

c) Alokairuaren eta oinarrizko gastu eta horniduren zenbatekoa, familia-unitarearen diru-sarrera garbien % 35 edo handiagoa izatea.

d) Familia-unitateak ez izatea etxebizitzarik jabetzan Espainian. Jabetzaren kasuan, arrazoiren batengatik erabilgarri ez dagoela egiaztatu beharko da.

a) Legezko langabezia-egoeraren ziurtagiria, jasotako hileko zenbatekoa jasotzen duena.

b) Norberaren konturako langileen jarduera utzi izanaren ziurtagiria.

c) Ohiko etxebizitzan bizi diren pertsonen kopurua (familia-liburua, errolda-ziurtagiria...).

d) Desgaitasunaren, mendekotasunaren edo lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorraren aitorpena.

e) Ondasunen titulartasuna: familia-unitateko kide guztien Jabetza Erregistroko aurkibide-zerbitzuaren ohar arrunta.

f) Eskatutako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

Eskatzaileak ezin baditu a) eta e) agiriak aurkeztu, nahikoa izango da dokumentu horien erantzukizunpeko adierazpena egitea. Alarma-egoera eta luzapenak amaitu ondoren, hilabeteko epea izango du horiek aurkezteko.

  • Errentaren %50eko murrizketa edo,
  • Alokairuaren errenta ordaintzeko luzamendua; automatikoki aplikatuko da, baldin eta errentatzaileak ez badu berariaz lehenengo aukera aukeratzen.

Hilean behin.

Adostasunik ez badago, jabeak, 7 eguneko epean, aukera hauetako bat jakinaraziko dio maizterrari:

a) Errentaren %50eko murrizketa Alarma-egoerak irauten duen bitartean.

b) Errentamendu-errenta automatikoki ordaintzeko atzerapena.

  • Gehienez 4 hilabetez luza daiteke eta/edo,
  • Ahultasun ekonomikoko egoera gainditu arte.
  • 2020ko irailaren 30az geroztik emandako atzerapenen iraupen metatua ezin izango da bederatzi hilabetetik gorakoa izan.

Itzulketa: kuotak zatika ordaintzea, interesik gabe, gutxienez 3 urtez (betiere kontratuaren indarraldian eta luzapenetan).

  • Maizterrak Estatuak abalatutako mikrokredituak eskatzen baditu.
  • Maizterra edo etxebizitzan bizi den familia-unitatea osatzen duten pertsonetatik edozein Espainiako etxebizitzaren baten jabea edo gozamenduna bada.

Salbuespenak:

  • Jabetza- edo gozamen-eskubidea etxebizitzaren zati proportzional baten gainekoa baino ez denean, eta
  • Jaraunspenez bada ere, jarauntsia ez dagoela egiaztatzen badute.
  • Etxebizitza eskuraezina denean familia-unitateko kideren bat ezindua delako.

Errentariak errentatzaileari eskatuko dio idatziz aldi baterako geroratzea edo osorik edo zati batean igortzea (salbu eta alderdiak ados jarrita beste termino edo baldintza batzuk finkatzen badira).

Errentatzailea/errentaria.

Cuando los arrendadores sean empresas, entidades públicas de vivienda o un gran tenedor, se deberá aplazar o reducir temporalmente el pago de la renta de alquiler, siempre que el inquilino se encuentre en situación de vulnerabilidad económica a causa del COVID-19.

Luzamendua eskatzeko epea 2022ko otsailak 28rarte luzatu da. 

Neurri hau indarraldi osoan behin baino ezin da eskatu.

Eskaera egiteko epea

Jabea alokatutako etxebizitzen edukitzaile handia, enpresa bat edo inbertsio-funts bat denean, 2022ko otsailak 28rarte aurkeztu ahal izango da luzapen-eskaera.

Efektuen hasiera da

Atzerapena: errentaren hurrengo hilerokotik aurrera, 2020ko apirilaren 2tik aurrera (11/2020 Errege Lege Dekretua indarrean jarri ondoren).

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2021/10/28