Aparteko sorospena etxeko langileentzat

Oinarrizko beharrak

  • Langabezia (etxekoa).
  • Lanaldi murrizketa osoa/partziala duten langileak.

Onuradunak:hurrengoko ezaugarri eta baldintzak dituzten etxeko langileak:

  • Zerbitzuak emateari utzi diotenak aldi baterako, osorik edo zati batean, kutsatzeko arriskua murrizteko edo,
  • Kaleratuak izan direnak (2/2015 EDLko 49.1.k-an aurreikusitako kaleratzeko arrazoiarengatik).

Baldintzak:

  • Gizarte Segurantzako Etxeko Langileen Sistema Berezian alta emanda egotea martxoaren 14a baino lehen eta,
  • Alarma-Egoera deklaratu ondorengo kaleratzea izatea.

Eskabide-orriarekin batera, hurrengoko dokumentuak aurkeztu behar dira:

  • Erantzukizunpeko adierazpena, enplegatzaileak sinatuta.
  • Kaleratze-gutuna, edo Etxeko Langileen Sistema Berezian baja edo murrizketa izan dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Kasu honetan, ez da beharrezkoa izango enplegatzailearen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea.
  • Gertaera eragilearen unean eskatzailea bere konturako jardueraren bat egiten ari bada, jarduera horretatik eratorritako diru-sarrerak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du edo, bestela, erantzukizunpeko adierazpenean jaso beharko da.

Gehienez 950 euro.

Hilean behin.

  • Oinarri arautzailearen %70.
  • Egindako lanak bat baino geahiago badira: lan bakoitzaren oinarri arautzailearen kalkulua.
  • Lanaldi murrizketaren kasuan: murrizketaren ehunekoarekiko zuzeneko proportzioa.

Gizarte Segurantzan baja ematen denetik edo lanaldia murrizten denetik, alarma-egoera amaitu eta hilabetera arte, edo, hala badagokio, ohiko lanaldiarekin lanera itzultzen den egunera arte (betiere aldi osoan baldintzak betetzen jarraitzen badira).

  • Aldi baterako ezintasunagatiko sorospena.
  • 10/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritako baimen ordaindu berreskuragarria.
  • LGSa gainditzen duten kopuruak (950 euro) jasotzen dituen beste edozein jarduera.

Eskabidea, dagokion egiaztagiriarekin batera, honako bide hauen bidez aurkeztu beharko da:

  • Online: NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve izanez gero, SEPEren egoitza elektronikoan.
  • Presentziala: eskabide-inprimakia deskargatu eta inprimatu, eta erregistro-gaietan laguntzeko edozein bulegotan edo posta-bulegoetan aurkeztu, Etxeko Enplegatuen Laguntza Unitatera zuzenduta (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusia, Condesa de Venadito kalea 9, 28027-Madril).

Betekizun formalak eta aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu ondoren, ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean jakinaraziko da.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE).

Prestazioei buruzko kontsulta gehiago egiteko, SEPEk informazioa erraztu du bere webgunean, alarma-egoeran jarraitzea gomendatzen duten prozedurekin (klikatu hemen).

http://www.sepe.es/HomeSepe/COVID-19/subsidio-extraordinario-personas-empleadas-hogar.html

Alarma-egoera indarrean jarri aurretik etxeko langile gisa alta emanda zeuden pertsonentzako sorospena, baldin eta etxebizitza batean edo batzuetan, osorik edo zati batean, zerbitzuak emateari utzi badiote Covid-19ko osasun-krisiaren ondorioz transmisio-arriskua murrizteko. Baita osasun-krisian zehar kaleratuak izan direnak edo kontratuari uko egin diotenak ere.

Eskaera egiteko epea

Maiatzaren 5etik alarma-egoeraren indarraldia amaitzen den egunaren hurrengo hilabetea amaitzen den egunera arte.

Efektuen hasiera da

Kaleratzea edo enplegu-etetea gertatzen den egunetik, betiere 2020ko martxoaren 14aren ondoren (erantzukizunpeko adierazpenean edo Gizarte Segurantzako bajan agertzen den data).

Aurreikusitako kobratze data

Subsidioa hilabete bakoitzaren 10ean ordaintzen da, eskabidean emandako banku-erakundean.

Azken aldaketaren data
2020/09/09