DBE/EPO. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria: prozedura aldaketa

Oinarrizko beharrak · Etxebizitza - Alokairua

  • DBE jasotzen duten pertsonak.
  • Herritarrak.

Araudiak adierazitako betekizunak, ez da salbuespenik aurreikusten baldintzak eta betebeharrak betetzean.
147/2010 Dekretua, maiatzaren 25ekoa, diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoa (EHAA, 114/2010 zk.).

Araudiaren arabera.

  • DBE: 693,73 euro- 1.074,53 euro
  • EPO: 250 euro

Hilean behin.

Jaso beharreko zenbatekoa honela kalkulatzen da: bizikidetza-unitateko kide-kopurua, kideren baten pentsiodun izaera eta bizikidetza-unitateak jasotzen dituen diru-sarrerak.

Prozedura aldaketa alarma-estatuaren egonaldian eta haren luzapenetan egongo da indarrean. 

Enplegu-eskaera guztiak automatikoki berrituko dira 2020ko irailaren 31ra arte, egun hori barne.

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak lehentasuna eman die Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eskaera berrien tramitazioei eta berriz hasteei, azken asteetan prestazioa kobratzeko sortzen ari diren itxaronaldiak minimizatze aldera. Aurrez aurreko arreta bertan behera uzteak eragindako egoeraren aurrean, Lanbidek erabaki du prestazioen hartzaileek dagokien errenta kobratzen jarraitu ahal izatea, Etxebizitzako Prestazio Osagarria barne, halakorik dagoenean.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (EPO DBEaren osagarri gisa eskatzen da): DBEaren izapidetzea bermatzen da:

  • Kredentzial elektronikoak badituzu, Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektroniko Orokorrean erregistratu ahal izango duzu eskaera berri bat, diru-sarrerak bermatzeko errentaren itzulketa edo jakinarazpen baten dokumentazioa.
  • Kredentzial elektronikorik ez baduzu, DBE Dokumentazioa Eskatzeko eta Emateko formularioaren bidez bidal dezakezu beharrezko dokumentazioa. DBEren administrazio-jakinarazpenak

Correos-ek aplikatutako salbuespenezko neurriak direla eta, zure DBE espedientearen jakinarazpenak eskura ditzakezu nire DBE/Nire espedientea menuko ebazpenen blokean, Nire Lanbideneten barruan.

 

Enplegu-eskaria:

  • Lanbiden izena emanda dauden pertsonak: eskaeraren egoera aldatzea, bajatik altara igaroz, Nire Lanbidenet bidez.
  • Aurrez izena eman ez duten pertsonak: honako esteka honetan izapidetzeko inprimakia.
https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/bulegoetan-erabiltzaileari-arreta-emateko-salbuespenezko-neurriak-pertsonen-pilaketa-murrizteko/

Eskaera eta izapidetzeko beharrezko dokumentazioa eskuratzeko aukera eman da.

Efektuen hasiera da

Martxoaren 27a.

Aurreikusitako kobratze data

Eskaera egin eta bi hilabetera.

Azken aldaketaren data
2020/09/07