Etxebizitza - Hipoteca
- Langabezia.
- Autonomoak.
Onuradunak:
- 11/2020 Errege Lege-Dekretuaren 16. artikuluaren arabera "zaurgarritasun egoeran" dauden pertsonak eta ohiko etxebizitzaren hipotekaren ordainketari aurre egiteko zailtasunak dituztenak edo,
- Ohikoak ez diren etxebizitzak baina alokairu egoeran daudenak, baldin eta jabeak edo errentatzaileak alokairu-errenta jasotzeari utzi badio Alarma-Egoera indarrean jarri denetik edo hura amaitu eta hilabetera arte.
Baldintzak:
11/2020 Errege Lege-Dekretuaren 16. artilukuaren arabera, "zaurgarritasun egoeran" dagoen hipoteka-zordunak honako baldintzak bete beharko ditu:
a) Onuraduna ondoko egoera batera pasa izana:
- Langabezia.
- Enpresari edo profesionalen kasuan, diru-sarreren edo fakturazioaren galera nabarmena, gutxienez, %40koa (BEZari buruzko 37/1992 Legearen 5. artikulua).
b) Atzerapena eskatu aurreko hilabetean, familia-unitatearen diru-sarreren guztizkoak ez baditu ondorengoak gainditzen:
- 1.614 euro, oro har. Kopuru hori 54 euro-tan handitu da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
- 2.151 euro, ondoko ezaugarri hauetakoren bat duten kideak egonez gero: % 33 edo goragoko desgaitasuna, menpekotasun-egoera, lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorra sortzen dion gaixotasuna. Kopurua 54 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
- 2.689 euro, hipoteka-zorra duen pertsonak garun-paralisia, gaixotasun mentala, % 33tik gorako adimen-desgaitasuna, edo %65etik gorako ezintasun fisiko edo sentsoriala badu. Era berean, errentariak edo haren zaintzaileak lan-jarduera bat egiteko ezintasuna sortzen dion gaixotasun larri bat badu, kopuru hori aitortuko zaio.
c) Hipoteka-zorraren eta oinarrizko gastu eta horniduren zenbatekoa, familia-unitarearen diru-sarrera garbien % 35 edo handiagoa izatea.
d) Familia-unitatearen egoera ekonomikoa nabarmen aldatu izana, etxebizitza eskuratzeko ahaleginari dagokionez. Hipoteka-karga osoak (19.artikulua) familia errentan dakarren ahalegina, gutxienez 1,3 aldiz biderkatu bada.
a) Legezko langabezia-egoeraren ziurtagiria, jasotako hileko zenbatekoa jasotzen duena.
b) Norberaren konturako langileen jarduera utzi izanaren ziurtagiria.
c) Ohiko etxebizitzan bizi diren pertsonen kopurua (familia-liburua, errolda-ziurtagiria...).
d) Desgaitasunaren, mendekotasunaren edo lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorraren aitorpena.
e) Ondasunen titulartasuna:
- Familia-unitateko kide guztien Jabetza Erregistroko aurkibide-zerbitzuaren ohar arrunta.
- Jarduera ekonomikoaren edo etxebizitzaren higiezinaren eskriturak eta hipoteka-bermedun mailegua(k) ematearenak.
f) Alokairuko etxebizitza baten hipoteka-maileguaren hipoteka-zorraren moratoria eskatzen bada eta jabeak errenta jasotzeari utzi badio (19. artikulua), dagokion errentamendu-kontratua aurkeztu behar da.
g) Eskatutako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
Eskatzaileak ezin baditu a) eta f) agiriak aurkeztu, nahikoa izango da dokumentu horien erantzukizunpeko adierazpena egitea. Alarma-egoera eta luzapenak amaitu ondoren, hilabeteko epea izango du horiek aurkezteko.
Hilean behin (3 hilabete luzagarri).
Atzerapena 2020ko irailaren 29a arte eskatu ahal izango da.
Finantza-erakundearen onuradunak:
- Atzerapen-eskaera.
- Kalteberatasun-egoera egiaztatzen duten dokumentuak.
Finantza-erakundearen ebazpena: eskaera egiten denetik, gehienez ere 15 eguneko epean.
Hartzekodunak edo erakunde mailegu-emaileak.
- Real Decreto-ley 11/2020, de 31 de marzo, por el que se adoptan medidas urgentes complementarias en el ámbito social y económico para hacer frente al COVID-19.19. artikulua.
- Real Decreto-ley 15/2020, de 21 de abril, de medidas urgentes complementarias para apoyar la economía y el empleo. Azken xedapenetako hamargarrena. Bi.
- Real Decreto-ley 26/2020, de 7 de julio, de medidas de reactivación económica para hacer frente al impacto del COVID-19 en los ámbitos de transportes y vivienda.
Behin atzerapena aplikatuta, hipoteka izoztu egiten da, hau da, ez da kuotarik ordaintzen eta ez da interesik sortzen neurriak indarrean dirauen bitartean. Ordainketa geroratzea baino ez da: maileguaren epea luzapenak irauten duen hilabeteetan luzatuko da (gutxienez 3 hilabete).
- Eskaera egiteko epea
2020ko irailaren 29ra luzatu da amaituko da luzamendua eskatzeko epea.
- Azken aldaketaren data
- 2020/09/30