Hipoteka-zorraren atzerapena jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinentzat

Etxebizitza - Hipoteca

  • Langabezia.
  • Autonomoak.

Onuradunak:

11/2020 Errege Lege-Dekretuaren 16. artikuluaren arabera zaurgarritasun egoeran dauden langile autonomoak eta hipotekaren ordainketari aurre egiteko zailtasunak dituztenak.

Baldintzak:

11/2020 Errege Lege-Dekretuaren 16. artilukuaren arabera, zaurgarritasun egoeran dagoen hipoteka-zordunak honako baldintzak bete beharko ditu:

a) Onuraduna ondoko egoera batera pasa izana:

  • Langabezia.
  • Enpresari edo profesionalen kasuan, diru-sarreren edo fakturazioaren galera nabarmena, gutxienez, %40koa (BEZari buruzko 37/1992 Legearen 5. artikulua).

b) Atzerapena eskatu aurreko hilabetean, familia-unitatearen diru-sarreren guztizkoak ez baditu ondorengoak gainditzen:

  • 1.614 euro, oro har. Kopuru hori 54 euro-tan handitu da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
  • 2.151 euro, ondoko ezaugarri hauetakoren bat duten kideak egonez gero: % 33 edo goragoko desgaitasuna, menpekotasun-egoera, lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorra sortzen dion gaixotasuna. Kopurua 54 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko edo 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko. Guraso bakarreko familietan, 81 euro-tan handituko da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko.
  • 2.689 euro, hipoteka-zorra duen pertsonak garun-paralisia, gaixotasun mentala, % 33 edo gorako adimen-desgaitasuna, edo %65etik gorako ezintasun fisiko edo sentsoriala badu. Era berean, errentariak edo haren zaintzaileak lan-jarduera bat egiteko ezintasuna sortzen dion gaixotasun larri bat badu, kopuru hori aitortuko zaio.

c) Hipoteka-zorraren eta oinarrizko gastu eta horniduren zenbatekoa, familia-unitarearen diru-sarrera garbien % 35 edo handiagoa izatea.

d) Familia-unitatearen egoera ekonomikoa modu nabarmenean aldatu izana etxebizitza eskuratzeko ahaleginari dagokionez. Hipoteka-karga osoak (19.artikulua) familia errentan dakarren ahalegina gutxienez 1,3 aldiz biderkatu bada.

a) Legezko langabezia-egoeraren ziurtagiria, jasotako hileko zenbatekoa jasotzen duena.

b) Norberaren konturako langileen jarduera utzi izanaren ziurtagiria.

c) Ohiko etxebizitzan bizi diren pertsonen kopurua (familia-liburua, errolda-ziurtagiria...).

d) Desgaitasunaren, mendekotasunaren edo lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkorraren aitorpena.

e) Ondasunen titulartasuna:

  • Familia-unitateko kide guztien Jabetza Erregistroko aurkibide-zerbitzuaren ohar arrunta.
  • Jarduera ekonomikoaren edo etxebizitzaren higiezinaren eskriturak eta hipoteka-bermedun mailegua(k) ematearenak.

f) Alokairuko etxebizitza baten hipoteka-maileguaren hipoteka-zorraren moratoria eskatzen bada eta jabeak errenta jasotzeari utzi badio (19. artikulua), dagokion errentamendu-kontratua aurkeztu behar da.

g) Eskatutako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

Eskatzaileak ezin baditu a) eta f) agiriak aurkeztu, nahikoa izango da dokumentu horien erantzukizunpeko adierazpena egitea. Alarma-egoera eta luzapenak amaitu ondoren, hilabeteko epea izango du horiek aurkezteko.

Hilean behin (3 hilabete luzagarri).

Hiru hilabete arte.

Atzerapenaren amaiera: hipoteka-kuoten ordainketa luzatuko da moratoria eraginkorra izan den aldi berean (hala ere, zordunak eta erakunde hartzekodunak beste akordio bat lortu ahal izango dute).

Finantza-erakundearen onuradunak:a:

  • Atzerapen-eskaera.
  • Kalteberatasun-egoera egiaztatzen duten dokumentuak.

Finantza-erakundearen ebazpena: eskaera egiten denetik, gehienez ere 15 eguneko epean.

Hartzekodunak edo erakunde mailegu-emaileak.

http://www.mineco.gob.es/portal/site/mineco/menuitem.ac30f9268750bd56a0b0240e026041a0/?vgnextoid=d409ccf428431710VgnVCM1000001d04140aRCRD&vgnextchannel=864e154527515310VgnVCM1000001d04140aRCRD

Behin atzerapena aplikatuta, hipoteka izoztu egiten da, hau da, ez da kuotarik ordaintzen eta ez da interesik sortzen neurriak indarrean dirauen bitartean. Ordainketa geroratzea baino ez da: maileguaren epea luzapenak irauten duen hilabeteetan luzatuko da (gutxienez 3 hilabete).

Eskaera egiteko epea

Irailaren 29an amaituko da luzamendua eskatzeko epea.

12 hilabeteko moratoria onartu da ekintza turistikoekin lotutako higiezinentzat.

Efektuen hasiera da

Zordunak hartzekodunari eskaera egiaztatua egiten dionetik.

Azken aldaketaren data
2020/07/08