Alokairuko parke publikoko errentariak alokairuak eta komunitate-gastuak ordaintzetik salbuestea

Etxebizitza - Alokairua

Errentariak (Alokairuko parke publikokoak)

Onuradunak:

Zaurgarritasun ekonomiko egoeran dauden pertsonak zeinak:

  • Etxebizitza-parke publikoko etxebizitza baten errentamendu-kontratu baten titularrak diren, kontratua martxoaren 14a baino lehenagokoa izanik.
  • Zuzkidura bizitokien onuradunak diren.
  • Merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programaren errentariak.

Etxebizitza-parke publikoak ondoko erakundeen etxebizitzak hartzen ditu bere baitan:

  • Eusko Jaurlaritza.
  • Alokabide.
  • Bizigune eta Gaztelagun.
  • Indarrean dauden babes-formuletako edozeinetan alokairuan lagata dituzten beste eragile publiko eta pribatu batzuk.

Baldintzak:

Pertsona bat zaurgarritasun ekonomiko egoeran aintzatetsiko da baldin eta:

  • Langabezian gelditu bada (ERTE edo bestelakoak) o,
  • % 40koa edo handiagoa den diru-sarreren galera edo salmenten beherakada jasatea.
  • Bi kasuetan, errentaria den pertsonak edo bizikidetza-unitateak ordaindu beharreko alokairuaren zenbatekoaren eta komunitate-gastuen batura, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiaren arabera kalkulatutako urteko diru-sarrera haztatuen % 30a baino handiagoa izatea.
  • Gisa honetako laguntzarik eskatu ez izana.

Urteko diru-sarrera haztatuen kalkulua bizikidetza-unitatearen diru-sarrerei koefiziente murriztaileak aplikatzean oinarritzen da, ondorengo hauen arabera: kide kopurua, guztizko diru-sarreren % 20tik gorako ekarpenak egiten dituzten kide kopurua eta diru-sarreren jatorria: lan-soldata edo langabezia-prestazioa.

Hilerokoa (apirila, maiatza, ekaina).

3 hilabete (apirila, maiatza, ekaina).

  • EPE, Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoa.
  • EPO, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria.
  • Administrazio publikoak edo beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman ditzakeen helburu bereko beste laguntza batzuk.

Presentziala: 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako organoetan (posible denean).

Telematikoki:

https://www.alokabide.euskadi.eus/ayudas-covid-19/
Eskaera egiteko epea
  • 2020ko apirilaren 3tik 2020ko maiatzaren 31ra arte edo,
  • Alarma-egoera amaitu eta hilabetera arte.

 

Ebazpena: hiru hilabeteko epean, eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita.

 

Efektuen hasiera da

Apirilaren 3a.

Azken aldaketaren data
2020/09/04