GAZTELAGUN programaren ezohiko laguntzak

Etxebizitza - Alokairua

  • 18-35 urte bitarteko gazteak.
  • Autonomoak.
  • Langabetuak.
  • ERTE.

Onuradunak:
Zaurgarritasun-ekonomiko egoeran dauden Gaztelagun programaren onuradunak.

Baldintzak:
Pertsona bat "zaurgarritasun-ekonomiko egoeran" aintzatetsiko da baldin eta:

  • Langabezia egoeran (ERTE eta bestelakoak) gelditu bada edo,
  • % 40eko edo hortik gorako diru-sarreren galera edo salmenten beherakada jasaten badu.
  • Bi kasuetan, ordaindu beharreko errentaren zenbatekoa gehi komunitate-gastuak eta oinarrizko hornidurak, errentaria den pertsonaren edo bizikidetza-unitatearen diru-sarreren% 30 baino gehiago izatea, babes ofizialeko etxebizitzari buruzko araudiaren arabera kalkulatuta. Komunitate-gastuak eta oinarrizko hornidurak hilean 79 euro-tan balioesten dira bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona bakoitzeko, edo, bestela, hilean 187,4 euro etxebizitzako (irizpide aplikagarria pertsonarentzat edo bizikidetza-unitatearentzat onuragarriena dena izango da).

 

Urteko diru-sarrera haztatuen kalkulua bizikidetza-unitatearen diru-sarrerei koefiziente murriztaileak aplikatzean oinarritzen da, ondorengo hauen arabera: kide kopurua, guztizko diru-sarreren % 20tik gorako ekarpenak egiten dituzten kide kopurua eta diru-sarreren jatorria: lan-soldata edo langabezia-prestazioa.

  • Erantzukizunpeko adierazpena.
  • Eskabide-orri normalizatua (www.euskadi.eus/servicios/11022401).

Aldakorrak diren hileroko errenta mugetara iritsi arte:

  • 750 euro, hiriburuetan.
  • 650 euro, 10.000 biztanletik gorako udalerrietan.
  • 600 euro, gainontzeko udalerrietan.

Hilerokoa (apirila, maiatza eta ekaina).

Aurretiko diru-laguntzen osagarriaren kalkulua hileroko errenta mugetara iristeko.

 

3 hilabete (apirila, maiatza, ekaina). 2,5 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

  • EPE, Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoa.
  • EPO, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria.
  • Alokairurako GLL
  • Administrazio publikoak edo beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman ditzakeen helburu bereko beste laguntza batzuk.

Presentziala:
39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako organoetan (posible denean).

Telematikoki:

https://www.alokabide.euskadi.eus/laguntzak-kobid-19/

Gaztelagun laguntza-programaren onuradunek aldi baterako eta salbuespenezko laguntza osagarri bat jaso ahal izango dute, aitortuta zuten diru-laguntzaren osagarri gisa, etxebizitzaren hileko errentaren mugetara iritsi arte. Laguntza hilerokoa izango da apirila, maiatza eta ekainerako.

Eskaera egiteko epea
  • 2020ko apirilaren 3tik 2020ko maiatzaren 31ra arte edo,
  • Alarma-egoera amaitu eta hilabetera arte.
  • Ebazpena: Hiru hilabeteko epean, eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita.
Efektuen hasiera da

Apirilaren 3a.

Aurreikusitako kobratze data

Ikus erakunde kudeatzailearen esteka.

Azken aldaketaren data
2020/09/07