Familia eta lana bateragarri egitea. Familiei laguntzea COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko

Kontziliazioa

Lan-eszedentziako eta lanaldi-murrizketako egoeran dauden hartzaileak (% 100eko lan-murrizketa berezia eszedentziaren parekoa da), 14 urtetik beherakoak zaindu eta zaindu behar dituztenak, mendekotasuna duten pertsonak, COVID-19 koronavirusak kutsatutako edo isolatutako pertsonak.

Onuradunak:

1. Lan-eszedentzian edo lanaldiaren murrizketan (% 33koa edo handiagoa, lanaldiaren murrizketa berezia barne; lanaldiaren murrizketa berezia % 100era iritsi ahal izango da) dauden langileak, jarraian zerrendatutako edozein pertsonari laguntzeko, arreta emateko eta zaintzeko betebeharrak zuzenean eta modu pertsonalean beren gain hartzeko:

 

a) 14 urtez beherako seme-alabak, edo % 33ko edo hortik gorako dibertsitate funtzionala edo desgaitasun aitortua duten 18 urte artekoak.
b) Besteren mendeko pertsonak, edozein delarik ere aitortu zaien mendekotasun-maila.
c) COVID-19 koronabirusak erasan dien gaixoak (kutsatuak edo isolatuak).

 

2. Zehazki, honako langile hauek izan daitezke laguntzen onuradunak, betiere langile aktiboak badira 2020ko martxoaren 9an:

 

a) Langileen Estatutuaren aplikazio-eremuan dauden besteren konturako langileak, administrazio publikoetako sektore publikoko lan-kontratudunak izan ezik.
b) Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak.

 

Baldintzak:

Kasu guztietan:

 

1. Lan-eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa 2020ko martxoaren 9tik aurrera baliatu izan behar du. Halaber, lanaldiaren murrizketaren kausan, baliteke adierazitako datatik aurrera egokitzea edo aldatzea.

 

2. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta egotea diruz lagundutako jarduketak iraun artean.

 

Horretaz gain, 2020ko martxoaren 9ren aurreko urtean etenik gabe erroldatuta egotea, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.

 

3. Diruz lagundutako jarduketaren ondorioz soldata murriztu izana.

 

4. Era berean:

 

A) Lagundu, artatu eta zaindu beharrekoa langilearen semea edo alaba denean:

 

a) Haren zaintza edukitzea, diruz lagundutako jarduketak iraun bitartean.

b) Harekin bizitzea eta erroldatuta egotea, diruz lagundutako jarduketak iraun bitartean.

Dena dela, ez dago errolda berean egon beharrik ebazpen judizialez ezarritako zaintza partekatua dagoenean: zaintza esleitu zaion pertsonetako edozeinekin erroldatuta egon daiteke adingabea.

c) Hiru urtetik beherako seme-alaben kasuan, adingabeak haurtzaindegi batean matrikulatuta egon behar zuen 2020ko martxoaren 9an.

d) Seme-alabek 14 urtetik gora badituzte, eta % 33ko edo gehiagoko dibertsitate funtzionala edo desgaitasun aitortua badute, ikastetxe batean matrikulatuta egon beharko dute.

 

B) Lagundu, artatu eta zaindu beharrekoa langilearen mendeko senide bat denean:

 

a) Langilearen eta haren mendeko pertsonaren artean 1. edo 2. mailako odolkidetasuna edo 1. mailako ahaidetasuna egon behar du, edo ezkontide izan nahiz izatezko bikote eratuta egon behar du.

b) Besteren mendeko senideari modu iraunkorrean itxi diote ingresatuta zegoen besteren mendeko adinekoentzako egoitza, edo, bestela, erabiltzen zuen gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroa, edo besteren mendeko pertsonentzako eta gizarte-inklusioa sustatzeko egoitza.

 

C) Lagundu, artatu eta zaindu beharrekoa Covid-19 koronabirusak erasandako senide gaixo bat denean (kutsatua edo isolatua), langilearen ezkontide edo izatezko bikotekide izan behar du, edo 1. mailako odolkidetasuna egon behar du langilearen eta gaixoaren artean.

 

  • a) Filiazio, adopzio, tutoretza, harrerako zaintzaren egiaztagiria, ebazpen judiziala edo adopzioa dagoenean, ahaidetasunarena, edo izatezko bikotea izatearena.

    b) Eskatzailearen errolda-agiri eguneratua, bertan agertzen direlarik etxebizitzan bizi diren pertsona guztien zerrenda –2020ko martxoaren 9ko familia-unitatearen osaera jakiteko–, eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna.

    c) Gizarte Segurantzako agiria, non egiaztatzen baitira eszedentzia-baja edo lanaldi-murrizketa dela-eta kotizazio-datuetan izan diren aldaketak –batean zein bestean seme-alabak edo senideak zaintzeko–, kontratu-mota –lanaldi osokoa edo partzialekoa– eta diruz lagundu daitekeen jarduketan egondako aldia.

    Gizarte Segurantzako autonomoen araubide bereziko kooperatiba-sozietateetako bazkide langileei eta lan-bazkideei ez zaie eszedentzia-baja eskatuko.

    Halakoetan, kooperatiba-sozietatearen ziurtagiria aurkeztu behar dute, non egiaztatzen den kooperatiba-sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide direla, eszedentzian edo lanaldi-murrizketan daudela, kontratu-mota –lanaldi osokoa edo partzialekoa–, diruz lagundu daitekeen jarduketan egondako aldiak, kotizazio-mota eta eszedentzia edo lanaldi-murrizketa dela-eta kotizazio-datuetan gertatutako aldaketak.

    d) Sarrera fiskalen egiaztapena.

    e) Lagundu, artatu eta zaindu beharreko pertsona besteren mendeko senide bat denean, mendekotasun-ziurtagiria.

    f) Lagundu, artatu eta zaindu beharrekoa Covid-19ak koronabirusak erasandako gaixo bat denean (kutsatua edo isolatua), hori egiaztatzen duen ziurtagiri medikoa.

    g) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non adierazten baita bete egiten direla eskatutako baldintza orokorrak eta, hala badagokio, baita puntu hauek ere, hala badagokio:

    • Asistentzia, arreta eta zaintza hartu behar duen 3 urtetik beherako semea edo alaba haurtzaindegi batean matrikulatuta zegoela 2020ko martxoaren 9an.
    • Dibertsitate funtzionala edo desgaitasun aitortua duen 14 urtetik gorako semea edo alaba ikastetxe batean matrikulatuta dagoela.
    • Lagundu, artatu eta zaindu beharreko pertsonari modu iraunkorrean itxi zaiola ingresatuta zegoen besteren mendeko adinekoentzako egoitza, edo gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroa, edo besteren mendeko pertsonentzako eta gizarte-inklusioa sustatzeko egoitza.
    • Egoiliarrei edo erabiltzaileei lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko egoitza horiek itxita egon diren aldia.
    • Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa Covid-19 koronabirusak erasandako norbaiti (kutsatua edo isolatua) zuzenean lagundu, arreta eman eta hura zaintzeko izan dela.

1. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da. Hain zuzen ere, kontuan hartuko dira honako irizpide hauek:

a) Seme-alabei lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko laguntza neurtzeko orduan, kontuan hartuko dira hiru urtetik beherako adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten edo 12 urtetik beherako adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak neurtzeko xedapenak (zehazturik daude Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 17. artikuluan).

b) Besteren mendeko pertsonei lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko laguntza neurtzeko orduan, kontuan hartuko dira besteren mendeko senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu duten langileentzako laguntzak neurtzeko xedapenak (zehazturik daude Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 30. artikuluan).

c) Covid-19 koronabirusak erasandako gaixoei (kutsatuak nahiz isolatuak izan) lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko laguntza neurtzeko orduan, kontuan hartuko dira osasunez oso larri dau­den senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu duten langileentzako laguntzak neurtzeko xedapenak (zehazturik daude Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 31. artikuluan).

2. Langileari dagokion laguntza ekonomikoa aurreko irizpideak aplikatuta ateratzen den zenbatekoa halako bi izango da.

3. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, lanaldiaren % 100era iristen den murrizketa berezia lan-eszedentziako egoeraren modukotzat hartuko da.

1. Laguntzak aplikatuko zaizkie 2020ko martxoaren 9tik aurrera hartutako lan-eszedentziei eta -murrizketei, alarma-egoera amaitu artekoei, edo, bestela:

 

a) Hezkuntza-jardueraren etenaldia amaitu artekoei, ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-jardueraren egutegia aintzat harturik.

b) Lagundu, artatu eta zaintzeko lanak egiten dituzten honako zentro hauek berriro irekitzen diren egunaren bezpera artekoei: haurtzaindegiak; besteren mendeko adinekoentzako egoitzak; gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroak; edo besteren mendeko pertsonentzako edo gizarte-inklusioa sustatzeko egoitzak.

 

2. Aplikatu zaizkie, halaber, martxoaren 9a baino lehenago hartutako lanaldi-murrizketei, baldin eta langileak data horretatik aurrera egokitu baditu seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei edo Covid-19 koronabirusak erasan dien gaixoei (kutsatuak nahiz isolatuak izan) zuzenean laguntzeko, arreta emateko eta haiek zaintzeko lana betetzeko.

 

3. Diruz lagundutako epeak etenaldiak izan ditzake.

entroak.

Laguntzak ez dira bateragarriak beste edozein administrazio publikok helburu eta epe bererako emandako laguntzekin edo ezar ditzakeen laguntzekin.

1. Modu elektronikoan nahiz ez-elektronikoan aurkeztu ahal dira laguntza-eskabideak.

 

2. Eskabideak, behar bezala bete ondoren, aurrez aurre aurkeztu ahal dira leku hauetan, eskabide normalizatua erabiliz:

 

a) Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Zuzenean).

b) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako organoen aurrean.

 

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2020/eusko-jaurlaritzak-etxeko-eta-laneko-eginkizunak-bateragarri-egiteko-laguntzak-onartu-ditu-berrogeialdi-egoerarako-sorturiko-ildo-berriak-sartu-dira-gobernu-bilera-2020-04-07/

Laguntzak konpentsatu egin nahi du seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei edo Covid-19 koronabirusak erasan dien gaixoei (kutsatuak nahiz isolatuak izan) laguntzeko, arreta emateko eta haiek zaintzeko lana betetzeko lantokia edo lanpostua erabat edo partez utzi behar izan duten langileen soldata-murrizketak dakarren diru-sarreren galera.

Eskaera egiteko epea

Eskaera egiteko epea urtebete izango da, alarma-egoera amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. 2020ko ekainaren 20tik 2021eko ekainaren 20ra arte, biak barne.

Efektuen hasiera da

Lan-eszedentziaren edo lanaldiaren murrizketaren hasiera-data, beti ere, aintzat hartuta, 2020ko martxoaren 9tik (egun hori barne) edozein egunetan hasi behar izan duela.

 

Martxoaren 9a baino lehenago hartutako lanaldi-murrizketei, baldin eta langileak data horretatik aurrera egokitu edo aldatu baditu, diruz lagundutako epearen hasiera izango da lanaldi-murrizketa egokitu edo aldatu den eguna.

Azken aldaketaren data
2020/04/30