ABEEE batek eragindako eta beren kargura seme-alabak dituzten pertsonen langabezia-prestazioen ofiziozko igoera

Oinarrizko beharrak

  • ABEEE (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea).
  • Ardurapean seme-alabak dituzten langileak.

COVID-19ren ondorioz, ABEE bidez, ezinbesteko- edo ekoizpen-arrazoiengatik lan-kontratua eten edo lanaldia murriztu dieten langileak eta seme-alabak dituztenak ardurapean, SEPEk ardurapeko seme-alaben daturik izan ez arren.

Enpresak egiaztatuko du ABEEE-ren aplikazioa.

Hilerokoa.

Ofizioz erregularizatzen da langabezia-prestazioaren zenbatekoen igoera, ABEEE baten eraginpean dauden eta seme-alabak ardurapean dituzten langileentzat.

  • Lan-kontratuaren etenaldia edo aldi baterako murrizketa amaitu arte.
  • ABEEEaren gehieneko iraupena irailaren 30era luzatu da.
  • Langabezia-prestazioa zuzenean eskatzen du ABEEEa izapidetu duen enpresaburuak.
  • SEPEk ofizioz erregularizatuko du eskubidea duten eta ardurapeko seme-alaben daturik ez duten langabezia-prestazioen kopuruen igoera, eragindako pertsonek inolako erreklamaziorik egin behar izan gabe.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE).

Prestazioei buruzko kontsulta gehiago egiteko, SEPEk informazioa erraztu du bere webgunean, alarma-egoeran jarraitzea gomendatzen duten prozedurekin (klikatu hemen).

https://www.sepe.es/HomeSepe/que-es-el-sepe/comunicacion-institucional/noticias/detalle-noticia.html?folder=/2020/Abril/&detail=reconocimiento-oficio-hijos-erte-sepe-covid19

Enpresak aurkezten ari diren ABEEE bidezko eskaera kolektiboen aitorpenean, hasiera batean, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) ardurapeko seme-alaben inguruan bere sisteman zuen informazioa bakarrik hartu izan du kontuan. Prozedura bizkortzeko, prestazioak aitortuta dituztenean, ofizioz erregularizatuko dute langabezia-prestaziorako eskubidea duten eta ardurapeko seme-alaben daturik ez duten langabezia-prestazioen kopuru igoera.

Efektuen hasiera da

Apirilaren 12a.

Azken aldaketaren data
2020/07/03