Genero-indarkeriaren biktimei, ohiko etxebizitzatik botatako pertsonei, etxerik gabeko pertsonei eta bereziki ahulak diren beste pertsona batzuei laguntzeko programa berria

Etxebizitza - Alokairua

  • Errentariak.
  • Genero-indarkeriaren, etxegabetzearen eta etxerik gabeko pertsonen biktimak.
  • Adingabeak ardurapean dituzten familiak.
  • 60 urtetik gorakoak.
  • Langabezia edo lan-jarduerarako ezintasun egiaztatua.
  • Administrazio publikoak, enpresa publikoak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak, elkarlaneko ekonomiakoak edo antzekoak, betiere irabazi-asmorik gabekoak, bereziki kalteberak diren pertsonei bizitoki-irtenbide bat ematea helburu dutenak.

Onuradunak:

  • Bereziki zaurgarriak diren pertsonak.
  • Administrazio publikoak, enpresa publikoak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak, elkarlaneko ekonomiakoak edo antzekoak, betiere irabazi-asmorik gabekoak, bereziki kalteberak diren pertsonei bizitoki-irtenbide bat ematea helburu dutenak.

Persona "bereziki zaurgarriak" dira:

  • Ohiko-etxebizitzatik etxegabetze prozedurapean dauden pertsonak.
  • Etxerik gabeko pertsonak.
  • Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituraketa eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen 1. artikuluan jasotako pertsonak. Honako kasu hauek barne-hartzen ditu:
    • Genero-indarkeriaren biktima bat dagoen familia-unitatea.
    • Familia ugaria.
    • Familia-unitatea: guraso bakarrekoa, adingaberen batekin edo %33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila aitortua duen kideren batekin, mendekotasun-egoera batekin edo lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkor egiaztatua dakarren gaixotasun batekin.
    • Zorduna langabezian dagoen familia-unitatea.
    • Etxebizitza berean, titularrarekin edo haren ezkontidearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko hirugarren mailarainoko ahaidetasuna duen pertsona bat edo gehiago bizi diren familia-unitatea, baldin eta desgaitasun-egoeran, mendetasun-egoeran edo gaixotasun larri batean badaude, eta egoera horrek aldi baterako edo modu iraunkorrean lanerako ezgaitzen baditu.
    • Zorduna 60 urtetik gorako pertsona denean.

Baldintzak:

  • Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
  • Urtebeteko egoitza eraginkorra eta etengabea eduki izana egiaztatzea EAEn, eskaeraren aurre-aurreko aldian.
  • Higiezin erabilgarrien titular ez izatea, norberaren konturako jarduerak egiten diren higiezina izan ezik.
  • Ondarea < 50.000 euro(dirua, tituluak, baloreak, ibilgailuak edo beste propietate batzuk).
  • Urteko diru-sarrera gordinak < 39.000 euro, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiaren arabera haztatuak, hemen zehaztuta: https://apps.euskadi.eus/x39-appcont/es/x91aEtxebideWar/etxebide/calculopon?locale=es. PFEZaren aitorpena aurkezteko epea amaitu ondoren, eskaera egin aurreko zergaldia hartuko da kontuan.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzea.
  • Beste administrazio batzuekin datuak kontsultatzeko oposizioa agertzen denean, honako adierazpen edo dokumentazio hauek aurkeztu behar dira:
    • Erantzukizunpeko adierazpena, ondasun higiezinaren titularra ez izateari buruzkoa, salbu eta norberaren konturako jardueraren titularra bada, eta errenta, prestazio edo laguntza bateraezinak ez jasotzeari buruzkoa.
    • 50.000 eurotik gorako ondarea ez edukitzearen erantzukizunpeko adierazpena.
    • Errentapeko etxebizitzan erroldatuta egotearen erantzukizunpeko adierazpena.
    • Diru-sarrerak egiaztatzeko agiriak:
      • Eskaera egin aurreko zergaldiari dagokion PFEZaren aitorpena edo, halakorik ezean: 
        • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako lan-bizitzaren ziurtagiria, eguneratutako datarekin.
        • PFEZaren atxikipenen ziurtagiri ofiziala (10T dokumentua).
      • Prestazio ez-kontributiboen ziurtagiria.
      • Ikerketarako beken edo laguntzen kasuan, hori justifikatzen duen ziurtagiria.
    • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako betekizunak betetzen direla dioen erantzukizunpeko adierazpena (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak automatikoki egiaztatuko dira, dirulaguntza eman eta ordaindu aurretik).
  • Eskatzaileen egoera zibilari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. Baterako errentamenduaren kasuan, errentarikideen artean dagoen harreman mota zehaztu behar da, eta bakoitzak ordaintzen duen errentaren zenbatekoa adierazi.
  • Errentariaren Hirugarrenen alta (horren ordez, errentatzailearena edo kreditu-erakundearena jarri ahal izango da).
  • Genero-indarkeriaren biktimak, oinarrizko gizarte-zerbitzuen edo gizarte-zerbitzu espezializatuen epaia, urruntze-agindua edo txostena; genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako etxebizitzaren arloko ekintza positiboko neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera emanak.
  • Ohiko-etxebizitzatik berehalako etxegabetze prozedurapean dauden pertsonak edo dagoeneko etxegabetu dituztenak, hauek zehazten dituen agiri judiziala.
  • Etxerik gabeko pertsonak, erroldatze sozialaren edo fikziozko erroldatzearen erantzukizunpeko adierazpena.
  • Bereziki zaurgarriak diren beste pertsona batzuk, hala badagokio, erroldatzearen erantzukizunpeko adierazpena, Familia Liburua, agintaritza publiko eskudunak emandako edozein desgaitasun-motaren ziurtagiria edo langabezia-egoeraren ziurtagiria.
  • 3.000 euro, 1.500 euro-ko bi ordainketatan (hilean 250 euro ordaintzeari dagozkie).
  • Baterako errentamenduaren kasuan, laguntzaren onuradun izango den errentarikideak ordaintzen duen errentaren ehunekoaren arabera doituko da zenbateko hori.

Ordainketa errentatzaileari, errentariari edo finantza-erakundeari egin ahal izango zaio.

Bi ordainketetan.

Lehenengoa, onespen-ebazpena eman ondoren, eta bigarrena, hiru hilabete geroago, baldintza eta betebeharrak betetzen jarraituz gero.

  • Hileko 250 euro 12 hilabeteko epeaz biderkatuta lortzen da.
  • Zenbateko osoaren %50eko bi ordainketatan ordaintzen da.

12 hilabete gehienez. 15.529.328 euroko aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

  • Prestazio ekonomikoen onuradunak:
    • Epe, Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa.
    • EPO, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria.
    • Gaztelagun.
    • Alokairuko GLLak.
    • Beste edozein administrazio publikok edo beste edozein erakunde publikok edo pribatuk alokairurako eta helburu bererako eman ditzakeen beste batzuk.
  • Beste alokairu-programa batzuen onuradunak:
    • Alokairuko babes publikoko etxebizitza edo erabilera lagatzeko zuzkidura-bizitoki bat.
    • Etxebizitza pribatua alokairuan, Merkatu Libreko Etxebizitzen Alokairurako Bitartekaritzako ASAP programa-ren bidez (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa)edo Bizigune etxebizitza hutsen programaren bidez.
  • Covid-19ak sortutako krisitik eratorritako errentaren ordainketatik salbuesteko, barkatzeko edo murrizteko onuradun
    • Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduak araututako alokairuak ordaintzetik salbuestea.
    • Etxebizitzaren errenta osorik edo zati batean barkatzea edo aldi baterako eta ohiz kanpoko errentaren atzerapena, errentatzailearekin akordio bidez adostutakoak, 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
    • Errentamendu-errenta %50an murriztea, 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluan jasotakoaren arabera.

Presentzialki:

39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako organoak (ahal denean).

Telematikoki:

AGINDUA, 2020ko apirilaren 30ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Covid-19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko etxebizitza libreak alokatzeko laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.

https://www.euskadi.eus/ayuda–alquiler-vivienda-libre/web01-tramite/es

Apartekoa eta denboran mugatua den diru-laguntza programa honek genero-indarkeriaren biktimei, ohiko etxebizitza utzarazi zaien pertsonei, etxerik gabeko pertsonei eta bereziki zaurgarriak diren beste batzuei berehalako bizitegi-konponbidea ematea du helburu.

2021eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztea gizarte-proiektuaren memoria eta lortutako emaitzak.

2020ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztea alokairu-errenten ordainagiriak eta/edo laguntza iragankorren kitapen osoa edo partziala.

Eskaera egiteko epea
  • 2020ko maiatzaren 6tik irailak 30ra arte.
  • Ebazpena: eskaera egin eta bi hilabeteko epean.

Eskabidean berariaz argitu beharko da:

  • Errentaria den bizikidetza-unitatearen egungo diru-sarrerak, eskabidea aurkezten den hilabeteari dagozkionak, edo aurreko hilabeteari dagozkionak, hura eskuragarri ez badago.

Efektuen hasiera da

Apirila.

Aurreikusitako kobratze data

Maiatza-ekaina.

Azken aldaketaren data
2020/05/05