ERTEan dauden langileentzat aparteko laguntzak

Oinarrizko beharrak

Hileko 1.666 eurotik beherako oinarri arautzailea eta 20.000 euroko edo hortik beherako soldata gordina duten eta ERTEan dauden pertsonak

a) Deialdi hau EHAAn argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
b) Kontratua eten edo lanaldia murriztu aurreko garaian, urtean 20.000 euroko edo gutxiagoko kontingentzia arrunteko kotizazio-oinarriari dagokion kotizazioa ordaintzea Gizarte Segurantzan.
c) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.
d) Dirulaguntzen arloko diru-itzulketaren bat egiteko betebeharrik bete gabe ez izatea.
e) Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana, ez eta horien onuradun izateko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne; azken horiek jasotzen dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoan.
f) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuko inongo egoeraren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

 Erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatu beharko da, eskabide-inprimakian jasotakoa inprimakiaren bidez.

Hileko 150 euroko langabezia-prestazioaren osagarria % 50etik gorako lanaldia duten pertsonentzat, eta hileko 100 eurokoa % 50etik beherako lanaldia dutenentzat.

Hilekoa.

Uztailaren 1tik Irailaren 30 arte

Dirulaguntzak ez dira bateragarriak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, beste administrazio batzuek edo bestelako erakunde publiko edo pribatuek kontzeptu berarengatik edo helburu bererako emandako beste edozein motatako dirulaguntzekin edo laguntzekin.

Lanbideren webgunean (www.lanbide.euskadi.eus) online formulario erraz bat gaitu da bide bakar gisa. Formulario hori telematikoki bete ahal izango da, eta ez da identifikazio elektronikorik sartu beharko. Horrek edozein gailutatik osatu ahal izango dela errazten du.

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzen deialdia

https://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/empresas-y-autonomos/

Laguntza horiek aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente batean sartuta dauden eta soldata baxuenak dituzten langileen prestazioaren osagarri dira, errenten murrizketa hori hein batean arintzeko. Hilean 150 eurokoa izango da % 50etik gorako lanaldia dutenentzat, eta 100 eurokoa % 50etik beherako lanaldia dutenentzat. 2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era.

Eskaera egiteko epea

Uztailaren 15tik aurrera

Efektuen hasiera da

Uztailaren 1a.

Azken aldaketaren data
2020/07/27