Jarduera eteteagatiko salbuezpenezko prestazioa autonomoentzat

Enpleguaren babesa

Langile autonomoak.

  • Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian (RETA) edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian afiliatuta eta alta emanda egotea, 2021ko urtarrilaren 1a baino lehen. 
  • Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta izatea. Hala ere, jarduera eteteko datan baldintza hori betetzen ez bada, langile autonomoari ordainketa egiteko gonbita egingo zaio, zor dituen kuotak hogeita hamar egun naturaleko epe luzaezinean ordain ditzan.
  • Familia-unitatea osatzen duten kideei buruzko jakinarazpena, eta haietako batek jarduera uzteko prestazioa jasotzen duen edo jaso dezakeen edo bestelako diru-sarrerarik duen jakinaraztea.
  • Besteren konturako lanaren ondorioz jasotzen diren diru-sarreren zinpeko aitorpena.
  • Enpresaren ziurtagiria.
  • Errenta-aitorpena.

Oro har, autonomoak garatutako jardueragatik dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren %50a.

Hilerokoa. 

  • Autonomoak garatutako jardueragatik dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 50a.
  • Zenbateko hori %20 handituko da familia ugaria bada eta familia-unitatearen diru-sarrerak etendako jardueratik badatoz.
  • Lehen mailarainoko odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko familia-unitate bateko bi kidek edo gehiagok prestazio hori jasotzeko eskubidea badute, prestazio bakoitzaren zenbatekoa % 40koa izango da, eta ez da familia ugariarengatik %20ko igoera aplikatuko. 
  • Gehienez 4 hilabetez. Prestazioa agintaritza eskudunak jarduera ixteko neurria hartu eta hurrengo egunetik hasi, eta hura kentzea erabakitzen den hilaren azken egunera arte kobra daiteke.
  • Prestazioa jasotzeko denborak ez ditu murriztuko jarduera uzteagatiko prestazio-aldiak, onuradunak etorkizunean izan ditzakeenak. Hau da, prestazio honek ez du kontsumitzen etorkizunean autonomoari legokiokeen kargu-uzteagatiko ohiko prestazioaren denbora, negozioa ixten badu.
  • Kotizatzeko betebeharretik salbuestea jarduera ixteko neurria hartzen den hilaren lehen egunetik neurria jaso eta hurrengo hilaren azken egunera arte luzatzen da, edo 2021eko maiatzaren 31ra arte, azken hori lehenagokoa bada.
     
  • Besteren konturako lan bat egiteagatik ordainsaria jasotzea, salbu eta besteren konturako lanaren diru-sarrerak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) zenbatekoaren 1,25 aldiz baino txikiagoak badira.
  • Norberaren konturako beste jarduera batean aritzea.
  • Itxieraren eragina jasan duen sozietatearen errendimenduak jasotzearekin.
  • Gizarte Segurantzaren prestazio bat jasotzearekin, onuradunak egiten zuen jarduerarekin bateragarria izateagatik jasotzen zuena izan ezik.
  • Itsasoko Langileen Araubide Berezian sartutako norberaren konturako langileak: jarduera uzteagatiko prestazioa bateraezina da, gainera, flota geldiarazteagatiko laguntzekin.
     

Gizarte Segurantzaren mutualitate laguntzaileen bidez.

Gizarte Segurantzarekin edo Itsasoko Gizarte Institutuarekin elkarlanean diharduten mutuak.

Eskaera egiteko epea
  • Jarduera ixteko ebazpena eman eta lehenengo 21 egun naturalen barruan eskatu behar da prestazioa.
  • Eskaera ezarritako epetik kanpo aurkezten bada, prestazioa jasotzeko eskubidea eskaera egiten den egunean hasiko da.
Efektuen hasiera da

2020ko urriaren 1a.

Prestaziorako eskubidea agintaritza eskudunak jarduera ixteko neurria hartu eta hurrengo egunetik hasten da. 

Aurreikusitako kobratze data
  • Prestazioa agintaritza eskudunak jarduera ixteko hartutako neurria hartu eta hurrengo egunetik hasi eta hura kentzea erabakitzen den hilaren azken egunera arte kobra daiteke.
  • Eskaera ezarritako epetik kanpo aurkezten bada, prestazioa jasotzeko eskubidea eskaera egiten den egunean hasiko da.
Azken aldaketaren data
2021/01/27