Aparteko prestazioa jarduera uzteagatik beste prestazio batzuk jasotzen ez dituztenentzat

Enpleguaren babesa

Langile autonomoak. 

  • Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian (RETA) edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian afiliatuta eta alta emanda egotea 2020ko apirilaren 1a baino lehen.
  • Gizarte Segurantzako kuotak 2020ko apirilaren 1a baino lehen ordainduta izatea. Hala ere, jarduera eteteko datan baldintza hori betetzen ez bada, langile autonomoari ordainketa egiteko gonbita egingo zaio, zor dituen kuotak hogeita hamar egun naturaleko epe luzaezinean ordain ditzan.
  • 2021eko lehen seihilekoan norberaren kontura egindako jardueraren errendimendu garbi konputagarririk ez izatea 6.650 eurotik gorakoa.
  • 2021eko lehen seihilekoan 2020ko lehen hiruhilekoan izandako diru-sarrerak baino txikiagoak egiaztatzea: diru-sarreren murrizketa kalkulatzeko, 2020ko lehen hiruhilekoan altan egondako aldia hartuko da kontuan, eta 2021eko lehen seihilekoan izandako diru-sarreren zati proportzionalarekin proportzio berean alderatuko da.
  • Prestazioa jasotzeko eskubidea azkendu egingo da, baldin eta prestazioa jaso bitartean eskatzaileak jarduera uzteagatiko ohiko prestazioa edo diru-sarrerak murrizteagatik norberaren konturako jarduerarekin bateragarria den jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa jasotzeko baldintzak betetzen baditu.
  • Besteren konturako lanaren ondorioz izandako diru-sarreren zinpeko aitorpena, hala badagokio.
  • Baimena ematea Gizarte Segurantzaren Administrazioari eta prestazioaren kudeaketaz arduratzen diren mutualitate laguntzaileei, eskuratzeko baldintzak berrikusteko beharrezkoak diren zerga-datuak Ogasun Ministerioari eskatzeko.
  • Enpresa-ziurtagiria eta errenta-aitorpena.

Oro har, autonomoak garatutako jardueragatik dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren %50a.

Hilerokoa. 

  • Autonomoak garatutako jardueragatik dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 50a.
  • Lehen mailarainoko odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko familia-unitate bateko bi kidek edo gehiagok prestazio hori jasotzeko eskubidea badute, prestazio bakoitzaren zenbatekoa % 40koa izango da.

 

Gehienez 4 hilabetez. 
Prestazio hau jasotzen duten eta jarduera uzteagatik kotizatzen ez duten pertsonek kontzeptu horrengatik kotizatu beharko dute prestazioa bukatu eta hurrengo hilabetetik aurrera.

  • Besteren konturako lan bat egiteagatik ordainsaria jasotzea, salbu eta besteren konturako lanaren diru-sarrerak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) zenbatekoaren 1,25 aldiz baino txikiagoak badira.
  • Norberaren konturako beste jarduera batean aritzea.
  • Itxieraren eragina jasan duen sozietatearen errendimenduak jasotzearekin.
  • Gizarte Segurantzaren prestazio bat jasotzearekin, onuradunak egiten zuen jarduerarekin bateragarria izateagatik jasotzen zuena izan ezik.
  • Itsasoko Langileen Araubide Berezian sartutako norberaren konturako langileak: jarduera uzteagatiko prestazioa bateraezina da, gainera, flota geldiarazteagatiko laguntzekin.

Atxikita dagoen mutua laguntzaileari eskatu behar zaio.

Erakunde kudeatzaileari jakinarazi behar zaio zein diren familia-unitatea osatzen duten kideak eta horietakoren bat jarduera uzteagatiko prestazioaren hartzaile den edo izan daitekeen edo beste diru-sarreraren bat duten.

Gizarte Segurantzarekin edo Itsasoko Gizarte Institutuarekin elkarlanean diharduten mutuak.

Aparteko prestazio hau jarduera uzteagatiko ohiko prestaziorako eta diru-sarrerek behera egiten dutenean jarduerarekin bateragarria den prestaziorako eskubiderik eragiten ez duten langile autonomoei zuzenduta dago.

Jarduera etenda dagoen bitartean, altak bere horretan jarraituko du, baina langile autonomoak kotizatzeko betebeharretik salbuetsita geratuko dira eta aldi hori kotizatutzat joko da.

Prestazio hau 2021eko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra arte luzatuko da.

Eskaera egiteko epea
  • Otsailaren lehen 21 egun naturaletan eskatzen bada, 2021eko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin kobra daiteke prestazioa.
  • Egun horietan eskatzen ez badira, prestazioak eskaera aurkeztu eta hurrengo hilaren lehen egunean izango ditu ondorioak, eta 2021eko maiatzaren 31ra arte iraungo du, gehienez ere.
Efektuen hasiera da

2020ko urriaren 1a. 

Aurreikusitako kobratze data

Prestazio hau 2021eko otsailaren 1etik aurrerako efektuekin kobratzen has daiteke, beti ere otsaileko lehen 21 egun naturalen barruan eskatzen bada. Epe honetatik kanpo eskatuz gero, prestazioaren ondorioak eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilaren lehen egunean finkatuko dira, eta iraupena ezin izango da 2021eko maiatzaren 31tik gorakoa izan.

Azken aldaketaren data
2021/01/27