Hornidura
Zaurgarritasun egoeran dauden kontsumitzaileak.
- Hornitzailearen aurrean hornidura ohiko etxebizitzan egiten dela egiaztatzeko, egoera hori modu frogagarrian egiaztatzen duen edozein agiri erabil daiteke. Adibidez: argiaren, uraren edo telefonoaren ordainagiria, helbidea egiaztatzen duena.
- Hornidura-kontratuaren titulartasuna egiaztatu ezin duten pertsonen kasuan, betiere kontsumitzaile kalteberaren edo kaltebera larriaren izaera aitortzeko eskubidea ematen duten baldintzak betetzen badituzte, neurria eskuratzeko, gizarte-zerbitzu eskudunek edo gizarte-bitartekariek (adibidez, hirugarren sektoreko erakundeek) inguruabar horren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, dokumentazio honekin batera:
- Kontsumitzailearen eta bizikidetza-unitateko kideen NAN edo AIZren fotokopia (ahaidetasun-loturak edo antzekoak izan edo ez)
- Indarrean dagoen erroldatze-ziurtagiria, banakakoa edo kolektiboa.
Neurri hau indarrean dagoen aldia ez da zenbatzen ordainketa-errekerimenduaren eta indarrean dagoen araudian ezarritako ez ordaintzeagatiko hornidura-etetearen arteko epeen ondorioetarako.
Azken neurrien ondoren, 2022ko ekainak 30rarte.
Hornidura, pertsonen eta instalazioen segurtasun-arrazoiengatik bakarrik eten daiteke.
Dagokion hornitzaileari eskatu behar zaio.
Enpresa hornitzaileen aurrean kontsumitzaile zaurgarria dela egiaztatzeko, nahikoa da elektrizitatearen azken faktura aurkeztea, non elektrizitatearen bonu soziala jasotzen dela isladatzen den.
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa.
ciudadano@idae.es
Telefonoa: 913146673, jendaurreko ordutegia 9etatik 14etara izango da, astelehenetik ostiralera.
- Real Decreto-ley 37/2020, de 22 de diciembre, de medidas urgentes para hacer frente a las situaciones de vulnerabilidad social y económica en el ámbito de la vivienda y en materia de transportes. Disposición adicional cuarta.
- Real Decreto-ley 8/2021, de 4 de mayo, por el que se adoptan medidas urgentes en el orden sanitario, social y jurisdiccional, a aplicar tras la finalización de la vigencia del estado de alarma declarado por el Real Decreto 926/2020, de 25 de octubre, por el que se declara el estado de alarma para contener la propagación de infecciones causadas por el SARS-CoV-2. Artículo 4.
- Real Decreto-ley 16/2021, de 3 de agosto, por el que se adoptan medidas de protección social para hacer frente a situaciones de vulnerabilidad social y económica. Lehenengo artikulua. Bat.
- Real Decreto-ley 21/2021, de 26 de octubre, por el que se prorrogan las medidas de protección social para hacer frente a situaciones de vulnerabilidad social y económica. Lehenengo artikulua.
- Real Decreto-ley 2/2022, de 22 de febrero, por el que se adoptan medidas urgentes para la protección de los trabajadores autónomos, para la transición hacia los mecanismos estructurales de defensa del empleo, y para la recuperación económica y social de la isla de La Palma, y se prorrogan determinadas medidas para hacer frente a situaciones de vulnerabilidad social y económica. Azken xedapenetako seigarrena.
Urriaren 26ko 21/2021 Errege Lege Dekretuaren ondorioz, 2022ko otsailaren 28ra arte energia elektrikoaren, gas naturalaren eta uraren hornidura ezin ziren eten zaurgarritasun egoeran, zaugarritasun larrian edo gizarte-bazterkeria arriskuan dauden kontsumitzaileen kasuan (897/2017 Errege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan definitutako egoerak). Azken neurrien ondoren, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei hornidurak mozteko debekua 2022ko ekainaren 30era arte luzatzen da.
- Eskaera egiteko epea
2022ko ekainak 30rarte eska daiteke.
- Azken aldaketaren data
- 2022/02/23