Pribatutasun politika

#covid19Laguntzak webgunearen xede nagusia hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko, covid-19k eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera. 

#covid19Laguntzak webguneak, pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua babesteari buruzko Europar Parlamentuaren 2016/679 eta 2016ko apirilak 27ko Kontseiluaren Araudia (EB) jarraiki, bere gain hartzen ditu datu pertsonalen babesaren arloko legezko betebeharrak, bereziki honako hauen gainekoak:

a) Datu pertsonalak dauzkaten fitxategiak edo tratamenduak.

b) Datu bilaketaren helburua.

c) Informazioaren hartzaileak.

d) Egiten ditugun galderak aukerakoak ala derrigorrezkoak diren.

e) Datuak ematearen edo ukatzearen ondorioak.

f) Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera

g) Tratamenduaren arduradunaren identitatea eta helbidea, edo, hala badagokio, haren ordezkariarena.

Zertarako tratatuko diren datuak

Eebguneko formularioan erabiltzaileek adierazi beharreko datuak, jasotzen diren helbururako behar-beharrezko eta egoki direnak izango dira soilik.

Eskubideak

Pertsona orok du eskubidea jakiteko ea #covid19Laguntzak webguneak bere datu pertsonalak tratatzen dituen edo ez.

Bere datu pertsonalak ikusteko eskubidea du, eta, beraz, jakitekoa, besteak beste, bere zer datu erabiltzen ari diren, zertarako eta noiztik noiz arte erabili diren. Orobat du eskubidea okerrak edo osagabeak diren datuak zuzentzeko eskatzeko eta, are, datuak ezabatzeko eskatzeko, datuok eskatzean haientzat zegoen helbururako behar ez direnean.

Bere datu pertsonalak publiko egiten badira eta tratamenduaren arduraduna behartua badago datuak ezabatzera, arduradun horri eska diezaioke neurriak har ditzala, bere datuak tratatzen dituzten guztiei jakinarazteko datu horiek ezabatzeko asmoa daukala (ahaztua izateko eskubidea).